“Behin irabazi genuen bataila bat eta omena musulmanek eraman zuten”

  • “Zer moduz?” galdetuta, garbi du erantzuna.
xamar
XamarJosu Santesteban

Ondo xamar, ezta?


Euskaldun xamar, erran nahi baita, nonbait hor...

Hor non?


Hortxe galdea, non ote gaude? Euskal Herrian ala Euskal Ezinean?


Hasi gara negarrez!


Sobera katolikoak garelakoz, “malkoen ibarrean” bizitzera kondenaturik. Jainkoaren nahia omen da eta Paradisua hil ondorean kokatu du. Interesa izanik, segi aintzina; heltzerakoan konta.

XXI. mendera, bederen, iritsi gara; zer gehiago nahi dugu!


Herri normal gisa iritsi, konparazione batera? Egunero gure burua justifikatu beharrean ibili gabe? Ez litzateke gaizki!


Ez eta nolaz iritsi garen jakitea ere…


Garaian garaikoari moldatuz, ohitura, teknika, tresna, bizimodu zahar guztiak aldatuz, garatuz, kopiatuz edota baztertuz. Ez gara historiaurreko ehiztari aizkoradun herri mantendu, zaila zena Europako pasaleku natural honetan.


Mestizajea ere euskaldunok asmatu genuen!


Ez dirudi, baina zerbait hobea edota interesgarriagoa ikusirik, hartu, kopiatu edo ebatsi egin dugu, ondoren gurera moldatzeko; kultur guzien bizi legea da. Gu aski arituak gara herri zahar-modernoa garelakoz.


Txapela eta trikitixa, behintzat, gure-gureak Historiaurretik!


Hala balitz! Errealitatean txapela –chapel frantses hitz zaharretik datorrena– XIX.aren bukaeran hasi zen zabaltzen. Trikitixa Italian asmatu zuten eta ez zen alboka –al-buq arabiar eletik datorrena– bezain nekagarria, gainera soinu ederragoa zuen.

Depresioak jota itzuliko naiz etxera.


Lasai motel, bizirik dauden kultur guztiek egin dute horrelakorik, bertzenaz hilik dauden seinalea da. Gu, oraindik, ez gaituzte historian lurperatu.


Ezta garaitu ere? Esan ezetz, mesedez.


Garaitu? Ez al duzu prentsa leitzen? Zer herrik ez gaitu historian zehar menperatu? Behin irabazi genuen bataila bat, Orreagan Karlomagnoren kontra, eta omena musulmanek eraman zuten.


Zerk desberdintzen gaitu hortaz gaintzekoengandik?


Zerk desberdintzen du espainol bat frantses batengandik? Baietz mintzoa izan? Eta gu, ez al gara Euskararen Herria? Euskara Jendea?

Eta gu konturatu gabe!


Ez, orain, “askatasunean” bizi garenez, mintzoa hautu librea omen da, elebita-suna naturala. Gauza da ezin oroituz nabilela noiz aukeratu nuen nik espainolez jakitea...

ASTEKARIA
2011ko otsailaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Eguneraketa berriak daude