“Agoniko, hala deitzen digute postmoderno batzuek errukirriz”

  • Ez kazetari ez azeri: aukeran, nahiago oilategitik urrun.
Joxerra Garzia
Joxerra GarziaDani Blanco

Ez Gartzia, ez Garcia; akademia guztien gainetik zu.


Lehenbiziko liburua argitaratu nuenean, Garzia eta Gartzia, biak zeuden ondo. Orain euskarazkoa jarriko banu, eskizofrenian behar nuke, eta orain arte ez naiz animatu.

Garzia: saltsa guztietako perrexila?


Axolako kontuetan buru-belarri aldekoa naiz, eta horrek perrexil fama ekartzen badit, hor konpon. Agoniko, hala deitzen digute postmoderno batzuek errukirriz. Nik nahiago agoniko ezen ez egoniko.

Hasi zara jolasean…


Hizkuntza erabiltzean plazerik ez bada, alferrik da gainerako guztia. Kanpotik artifizialki erantsitako motibazioek erabilera folklorikoa sustatzeko baino ez dute balio, kasurik onenean.

Hizkuntza lehenik, ala hiztunak?


Euskaldunentzat ari garenez, hiztunen alde ni. Baina erdaldunentzat –hemengo zein hangoentzat– aritzean, ez dut uste dikotomia hori erabiltzea komeni zaigunik.

Komunikaziorako tresna egokia bada, ona omen hizkuntza.


Koldo Mitxelenaren esana, nahiz aspaldi neure egina dudan. Hizkuntzak hobeto bizitzeko balio behar dio hiztunari; beste alternatiba museoa da.

Euskara nola saldu ari gara, aspaldi saldu genuena.


Euskararen munduan ari garenak ari gara, eta ari ez direnak nahi ez dutelako ez dira ari. Euskarara erakarri beharra daukagu jendea eta estrategia bateratu koherenterik ez dut ikusten. Lehengo agintariei ez, are gutxiago oraingoei.

EITB etorri zait gogora: ez da hedabide arrunta. Ez luke behar.


Hemen komunitate bat dago, euskaraz bizitzeko hautua egin duena. Komunitate horrek bere buruari eusteko zer behar duen pentsatu eta erabaki behar du, eta horren araberako tresnak sortu, EITB barne.

Zentsura aipatzen da orain, ezagutu zenuen zuk Hitzetik Hortzeran.


Barregarria da uste izatea zentsura oraingo agintariek asmatu dutela. Hori ere gaizki egiten ari direla, hori da aldea.

Aspaldion, ez ote zauden isil xamar. Edo telebistan ez agertzearen ajeak.


Hedabideetatik sarri samar hots egiten didate, baina iruditzen zait oilategi formatua nagusitu dela. Baldintza horietan ezinezkoa da ganorazko ekarpenik egitea, eta nahiago ez joan.


Irakasletzak buruhauste gutxiago, beraz.


Irakaslearen funtzioa ez da burua haustea, burua zabaltzea baizik. Ikasleena, jakina, eta berea. Alde horretatik, ez dago lanbide esker hobekorik.

ASTEKARIA
2011ko urtarrilaren 23a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude