"Ez dago alardea baino zinematografikoagorik"

  • … 3, 2, 1… Grabatzen!
Dani Blanco

Nori inporta zaio zinea?


Niri, nostalgikoei, bere desagerpena ekiditen ari direnei, jaialdien inguruko faunari, banatzaileei... Hortik aurrera ez dago zinezalerik, pelikulazaleak baino ez daude.

Egungo zine aretoek Oteizaren hutsunearen apologia dirudite!


Karteleran dagoena irentsi behar dut zinezalea naizelako? Zergatik betetzen dira areto guztiak Zinemaldian? Noiztik inporta zaizkigu hainbeste jatorrizko bertsioak? Zinemaldian egotea zinezalea izatea da?
 

Zinearen esentzia film laburretan dago, Youtuben alegia.


Youtuben dagoen oro ez da, eta den oro ez dago Youtuben. Lehen egunkarietako kronikak komentatzen ziren gisan komentatzen dira orain Youtubeko bideoak. Baina kontuz, Interneten izan nahi duguna gara, ez zinez garena.


Inozoa ni, Interneten talentu bila nenbilena.


Egindakoa derrigorrez saldu behar denean non gelditzen da talentua? Askotan talenturik ez dago, batzuetan ez da erabiltzen, baina talentua ez da sekula beharrezkoa izan pelikula bat egiteko.


Are inozoagoa ni; zinea ez al zen zazpigarren artea?


Talentua eta errodatzeko aukerak ez doaz beti batera. Public relation eta gibel handi mordoa dabil zinea egiten, eta talentudun asko ezin eginez. Filosofia bat daukanak irentsi behar izaten du, eta dena irensteko prest dagoenak ez dauka filosofiarik.

Kimuak da Euskal Herriko film laburren filosofia.


Zure letxuga saldu eta banatzeko ardura hartzen du Kimuak-ek. Hori da zure laburrak izan dezakeen saririk onena. Baina ez dute sekula nire lanik hautatu, eta nire laburrak nik mugitu eta amortizatu behar izan ditut. Badakizu, kimuak eta azken tximuak daude!
 

Ez zizuten “emakumezko euskal zinegilea“ zinela esan?


Ni zinegilea naiz! Bai, emakume euskalduna naiz, baina gizonezkoa eta mongoliarra banintz ere zinegilea nintzateke, ez gizonezko zinegile mongoliarra. Lanean ari naizenean ez naiz nire genero eta jatorriaz kontziente. Nortasunean integratuta dauzkat eta kito.


Kazetariok ere nortasunean integratuta daukagu film laburretan dabilenari “noizko lehen luzea?” galdetzea.


Zergatik ez didazue galdetzen zer kontatu nahi izan dudan pertsonaia bat hemendik hara mugiaraziz? Ez dakizue film labur batek ez duela zerikusirik luze batekin? Noiz ulertuko duzue laburrak ez direla aurkezpen txartelak?


Alardeari buruzko tajuzko lan bat egiten duzunean!


Ez dago alardea baino zinematografikoagorik. Gertatu eta gertatzen ari dena hain da surrealista... Denborak egiari arrazoia ematen dionean, pelikula eraginkorragoa izango da.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude