argia.eus
INPRIMATU
2010eko abenduaren 12a
Oñatiko herri antzerkia, bi obratan
  • I.Irizar-J.Elorza ::Olaitturriren herri antzerkia

    Olaitturri K.E.

    orrialdeak ::243

    prezioa ::14€

Oñatiko Olaitturri Kultur elkarteak edizio dotorean eman ditu argitara Iñazio Irizarrek eta Jerardo Elortzak idatzitako antzezlan bi Olaitturriren herri antzerkia liburuan. Euskara batuan leitu ahalko ditugu testuok liburuko eskumako orrialdeetan eta ezkerrekoetan aldiz Oñatiko euskaran. Biak ala biak benetan jazotako gertakarietan daude oinarrituta. Lehenengoa, Oñatiko hitzarmena izenekoa, 1542. urtean kokatu dute, gebaratar kondeek herrian agintzen zuten garaian. Bigarrena berriz, Lizargarateko Txamao izenekoa, 1760an gertatzen da eta Oñatiko unibertsitateak herrian ekartzen zituen onurak eta kalteak dira tramaren erdigunea.