Zer dago zurrungen atzean?

ZUrrunga egitea eragozten dute hau bezalako makinek
Estatistikek oso argi uzten dute: bost biztanletik batek zurrunga egiten du normalean. Horietako askok, arazoa konpontzen saiatu ordez, bere “ezaugarri” berezia balitz bezala hartzen dute, konturatu gabe luzarora osasun-trastorno larriak ekar ditzakeela, iktus bat edo miokardioko infartu bat esaterako; izan ere, zurrunga egitean gorputza ez baita behar bezala oxigenatzen. Horrez gain, arazoa ez da soilik zurrunga egiten duenarentzat, haren ohekideak ere gauero jasan behar baititu zarata-hotsak eta loaldiaren etenaldiak. Konponbidea bilatzeak bikotekide bien mesedea ekarriko du.

Zurrungaren arrazoiak oso ugariak dira; izan daitezke anatomikoak (sudur-trenkada desbideratua, edo ahosabai luzea edukitzea), edo arnas arazoak (hozturak, sinusitisa, alergiak), edo baita kilo gehiegi izatea ere. Konponbidea, noski, jatorriaren araberakoa izango da. Medikuarengana joan bitartean, hona hemen aholku erraz batzuk:

- Utzi erretzeari. Tabakoak faringeko mukosa narritatzen du. Zurrunga egiten dutenek hobekuntza handia sumatzen dute erretzeari uzten diotenean.

- Aurre egin gain-pisuari. Gehiegizko kiloek, beste kalte askoren artean, zurrungaren kontrako kirurgia eraginkorra ez izatea ere ekar dezakete.

- Ez edan alkohol gehiegi. Alkoholak, besteak beste, eztarriko muskulatura gehiegi erlaxatzen du, eta horrek trastornoaren agerpena erraztu dezake.

- Egin lo albo batera etzanda. Jarrera horretan lo egiteak arnasketa errazten du. Oheburua zertxobait altxatzea ere komeni da.

- Eztarri-inguruko ariketak egin. Airea txanda laburretan hartu ahotik, eta ondoren mantso-mantso bota, ezpainak txistu egiteko moduan jarriz. Horrek eztarriko muskuluak tonifikatzen ditu.

Sarritan, zurrunga gogaikarri horien arrazoia etxeko botikinean egon daiteke. Eztularen eta minaren kontra inolako arreta-neurri berezirik gabe –eta askotan, medikuaren errezetarik gabe– erabiltzen diren botika batzuek kodeina dute, eta substantzia horrek zurrunga egitea eragiten du. Kontuz, beraz, etxeko erremedio eta botikekin.

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude