Gandhi ala dandi?

Mahatma Gandhi
Mahatma Gandhi (1869-1948) 1906an, Hegoafrikan abokatu zen garaian, ezagun egin zuen janzkera eta ohitura soilak erabiltzen hasi baino lehen.
Londres, 1888. Mahatma Gandhi 18 urteko indiar gaztea Inner Temple eskolara iritsi zen zuzenbide ikasketak egitera. Ordura arte, jaioterrian, Gujarat eskualdean ohikoak ziren turbana, alkandora luzea eta praka zabalak eraman ohi zituen soinean, baina Ingalaterran erdiko klase europarren janzkera eta jarrera hartzea erabaki zuen. Besteak beste, dantza eta elokuzio eskolak hartu zituen.

Ikaskide batek, indiar jatorrikoa bera ere, halaxe deskribatu zuen Gandhi gaztea: “Eskuilaz eta kontu handiz distirarazten zuen zetazko kapela luzea zeraman, alkandoraren lepoa almidoiztatua, ostadarraren kolore guztiak zituen gorbata deigarria eta kalitate handiko alkandora marraduna. Gandhik jaka, barneko gurutzatua, harekin ondo ematen zuten praka ilun marradunak, bernizezko botak eta azpantar laburrak jantzi ohi zituen. Larruzko eskularruak eta zilarrezko burua zuen eskumakila eramaten zituen beti”.

1893an abokatu gisa lan egitera Hegoafrikara joan zen eta han ere Londresen hartutako janzkerari eutsi zion, xehetasunen bat gorabehera. Bezero gehienak merkatari indiarrak zituen eta haiekin identifikatu nahian bere itxurari ukitu indiarra ematea erabaki zuen: negozio-gizonen traje txukunari turbana erantsi zion.

1913tik aurrera, jantziak erantsi baino, janzkera murrizten eta soiltzen hasi zen. Urte hartan, Hegoafrikako gobernua indiar etorkinen eskubideak murrizten hasi zen. Gandhi lan kontuekin eta eskubide zibilekin zerikusia zuten auzietan lan egiten hasi zen eta idolotzat zeukan Tolstoiren eredua jarraitu zuen. Errusiar idazleak nekazariek bezala bizitzea eta janztea erabaki zuen.

1913ko abenduaren 22an Pieter Maritzburg espetxera askatu berri zituzten preso indiarrei ongi etorria egitera hurbildu zenean, belaunerainoko kotoizko tunika eta nekazariek eraman ohi zuten lungi izeneko gona zituen soinean. 1948an New Delhin hil zutenean bezala.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude