ARGIA.eus

2021eko abenduaren 02a

Gandhi ala dandi?

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2010ko abenduaren 05a
Mahatma Gandhi
Mahatma Gandhi (1869-1948) 1906an, Hegoafrikan abokatu zen garaian, ezagun egin zuen janzkera eta ohitura soilak erabiltzen hasi baino lehen.
Londres, 1888. Mahatma Gandhi 18 urteko indiar gaztea Inner Temple eskolara iritsi zen zuzenbide ikasketak egitera. Ordura arte, jaioterrian, Gujarat eskualdean ohikoak ziren turbana, alkandora luzea eta praka zabalak eraman ohi zituen soinean, baina Ingalaterran erdiko klase europarren janzkera eta jarrera hartzea erabaki zuen. Besteak beste, dantza eta elokuzio eskolak hartu zituen.

Ikaskide batek, indiar jatorrikoa bera ere, halaxe deskribatu zuen Gandhi gaztea: “Eskuilaz eta kontu handiz distirarazten zuen zetazko kapela luzea zeraman, alkandoraren lepoa almidoiztatua, ostadarraren kolore guztiak zituen gorbata deigarria eta kalitate handiko alkandora marraduna. Gandhik jaka, barneko gurutzatua, harekin ondo ematen zuten praka ilun marradunak, bernizezko botak eta azpantar laburrak jantzi ohi zituen. Larruzko eskularruak eta zilarrezko burua zuen eskumakila eramaten zituen beti”.

1893an abokatu gisa lan egitera Hegoafrikara joan zen eta han ere Londresen hartutako janzkerari eutsi zion, xehetasunen bat gorabehera. Bezero gehienak merkatari indiarrak zituen eta haiekin identifikatu nahian bere itxurari ukitu indiarra ematea erabaki zuen: negozio-gizonen traje txukunari turbana erantsi zion.

1913tik aurrera, jantziak erantsi baino, janzkera murrizten eta soiltzen hasi zen. Urte hartan, Hegoafrikako gobernua indiar etorkinen eskubideak murrizten hasi zen. Gandhi lan kontuekin eta eskubide zibilekin zerikusia zuten auzietan lan egiten hasi zen eta idolotzat zeukan Tolstoiren eredua jarraitu zuen. Errusiar idazleak nekazariek bezala bizitzea eta janztea erabaki zuen.

1913ko abenduaren 22an Pieter Maritzburg espetxera askatu berri zituzten preso indiarrei ongi etorria egitera hurbildu zenean, belaunerainoko kotoizko tunika eta nekazariek eraman ohi zuten lungi izeneko gona zituen soinean. 1948an New Delhin hil zutenean bezala.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2021-12-01 | ARGIA
Ostiralean bilduko da Labi, osasun larrialdia berrezartzeko

Ostiralean bilduko da berriz Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Babeserako Labi batzordea, osasun larrialdi egoera berrezartzeko. Horrez gain, COVID ziurtagiria ezartzeko neurriak ere aztertuko dituzte.


2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


Naroa Jauregizuria
"Gazteak euskaraz deseroso sentitzen dira ez dutelako gaitasun nahikorik"

Gazteek euskaren eta euskal kulturaren inguruan duten pertzepzioa ikertu du Naroa Jauregizuria Lopategik. Getxo, Leioa, Bilbo edota Portugaleteko zenbait ikastetxetako gazteek hizkuntza eta kulturagaz duten harremanena eta iritziak aztertu ditu leioaztarrak, eta horiek baliatu... [+]


2021-12-01 | Irunero
Irungo Udalak Pikoketan fusilatutako emakumeen argazki argitaragabe bat berreskuratu du

Gazte Komunistetako afiliatuak ziren Mercedes (Mertxe) López Cotarelo eta Pilar Valles Vicuña, 16 eta 18 urtekoak hurrenez hurren. Irungo frontean lehenengo lerroan borrokatu zuten lehenengo bi emakumeak izan ziren, baita fusilatuak izan ziren lehenengoak ere.


Irakurrienak
ASTEKARIA
2010ko abenduaren 05a
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude