“Fetitxismo apur bat behar dugu!”

  • Habitat-etik atera arren ez zaio surik falta.

2010ko azaroaren 14an
Katixa AgirreIñigo Azkona

Idazle eta unibertsitateko irakasle. Zure poroei prestigioa darie...


Izenaren azpian “EHUko irakasle” agertzeak prestigioa ematen du? Klasera sartzean ikasleak zutitzen direla uste duzu? Idazle izatea bai, prestigiosoagoa da, baina jendeari ezezagun zaiolako.

Ezezaguna?! Biztanleko zenbatek argitaratu duten kalkulatzea nahi duzu, ala?


Mundu guztian gertatzen da hori. Harrigarria da zenbat liburu eta autore berri agertzen diren astero. Idazlearen figura intelektual gurua desagertzen ari delako iruditzen zaigu idazle gehiago dagoela, baina nor dago soberan?

Asko saltzen duena gutxiesten duena, agian?


Esnobismo hutsez gehiengoaren gustukoa dena txartzat jo daiteke, edo produktua errazkeria eta erraztasunaren artean kokatzeko errezeloa sortu, baina nik argi daukat, gehiago saltzeagatik ez dut ezer extra-literariorik egingo.

Bai, bai, hobe duzu nobela bat idaztea, martxa honetan ipuina bihurtuko baita extra-literario.


Ipuina nobelaren entrenamendurako bitartekoa dela dirudi, benetako literatura nobelan dagoela. Dena den, aitorpen bat: ahalegin txikiagoa suposatzen didalako defendatzen dut ipuina.

Egia izango da, orduan, haur eta gazte literatura bigarren mailakotzat daukazuela!


Baliteke jende batek zuloak betetzearren edo eskaparatean agertzearren egitea, baina ahalegin handiagoa suposatu dizun helduentzako lana famatzea, errazago egin duzun haurrentzakoa gutxiestea dela uste duzu?

Kritikarekin arazo bat duzuela baizik ez dut uste.


Kritikek ez naute hondoratzen ezta hodeietara eramaten ere. Poztea edo mintzea humanoa da, baina ez dut ulertzen idazle batzuk nola kexatzen diren publikoki kritika txar bat egin dietelako. Lotsagarria iruditzen zait, erridikulua.

Hitz horiek entzunda Euskadi Sariari buruz hasiko zinela iruditu zait...


Zer sari nahi dugu gure literatur sistemarako? Madrilen sariak noiz irabaziko zain gaude etxean ezagun egiteko? Zergatik egin behar diegu kasu haiei eta ez gure ingurukoei?


Galdera gehiegi blogari eta zutabegile erretiratu batek egiteko...


Blogen aroa bluff-a izan da. Egun, Facebook-ek dena irentsi du. Zutabegintzan, aldiz, nire burua errepikatzen ari nintzen behin eta berriz. Zenbat ideia desberdin izan ditzaket nik horrenbeste idazteko?  

Lasai, ez larritu, Durangon liburuak sinatzen jarri eta gehiago salduko dira!


Fetitxismo apur bat behar dugu! Ilaran zain dagoena epe luzerako inbertsio bat egiten ari da, agian. Hemendik 40 urtera liburu hori garestiago saltzen badu, zer?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude