A, B eta D ereduetako ikasleak


2010ko azaroaren 07an
Euskal Girotze Barnetegietarako eskaera gehien Bizkaitik egiten dira. Bost eguneko egonaldiak izaten dira, astelehenetik ostiralera, eta ikasgela bateko ikasle-talde osoa joaten da bertara, irakaslearekin batera. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila arteko ikasleak biltzen dira barnetegietan; 8-13 urte bitarteko haurrak. Egonaldi-txandak ikasturte barruan egiten dira. 2010-2011 ikasturteko egonaldiak irailean hasi ziren eta ekainean amaituko dira. 28 txanda egingo dira aurten barnetegi bakoitzean; 140 orotara. A, B eta D ereduetako ikastetxeetako haurrak izaten dituzte. Iñaki Iturain barnetegietako koordinatzaileak adierazi digunez, barnetegietara doazen D ereduko ikasleak ere, erabileraren inguruko bultzadaren beharrean daude. Aurten, beste batzuetan bezala, txandarik gabe geratu diren ikastetxeak izan dituztela gaineratu digu.

Barnetegiak abian jarri zirenetik, 70.000 haur pasa dira, 3.000 txanda antolatu dituzte, eta 5.000tik gora izan dira bertaratutako taldeak eta irakasleak. 25 urte hauetan euskararen erabilera handitzeko, ikasleak motibatzen eta girotzen ibili dira monitoreak. Denboraren joan-etorrian, barnetegietatik ikasle moduan pasatako batzuk, irakasle gisa ere bueltatu dira eta bakarren bat monitore gisa ere bai.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude