Henri Dunant eta Solferinoko gurutzea

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2010ko urriaren 31
Gurutze Gorriaren sortzailea
www.drk.de
Heiden (Suitza), 1910eko urriaren 30a. Henri Dunant negozio gizon, filantropo eta ekintzaile humanitario suitzarra hil zen 88 urte zituela, Bakearen Nobel Saria jaso eta bederatzi urtera.

Askoz lehenago, 1859an, Dunant Italiara joan zen negozio bidaian eta Solferinoko gudu odoltsuaren lekuko izan zen. Austriarren eta Piamonteko eta Frantziako armaden arteko gatazkak 38.000 hildako eta zauritu utzi zituen, baina horiek guztiak sorosteko aukerarik eta ahaleginik ez zen apenas. Hunkituta, Dunantek zibilak biltzeari ekin zion, materiala erosi zuen eta ospitalea prestatzen lagundu zuen. Alde bateko zein besteko zaurituak zaintzeko konbentzitu zituen bertakoak eta, gainera, frantziarrek atzemandako mediku austriarrak askatzea lortu zuen, hauek ere lan egin ahal zezaten.

Solferinoko izugarrikerien oihartzuna Euskal Herrira iritsi zen. Guduan jasotako zaurien ondorioz euskaldun bat itsu geratu zen, eta Jean Baptiste Elizanburuk Solferinoko itsua kopla sorta ezaguna idatzi zuen. Honela dio bigarren ahapaldiak:

Zorigaitzean baitut ikusi
Solferino-ko hegia!
Alferrikan dut geroztik deitzen
Iguzkiaren argia

Dunantek, aldiz, prosan jaso zituen han bizitakoak, 1862an argitaratutako Solferinoko oroimena lanean. Guduaren nondik norakoez eta ondorioez jarduteaz gain, etorkizunean zauritutako herritarrak eta soldaduak zaintzeko erakunde neutrala sortzeko beharra aipatu zuen liburuan. Europako buruzagi politiko eta militarren artean banatu zituen kopiak .

Genevako Ongizate Publikorako Elkarteko presidente Gustave Moynierrek gogo onez hartu zuen Dunanten proposamena, eta elkarteak gaia jorratzeko bilera egin zuen 1863ko otsailaren 9an. Bileran bost kidek –Dunantek berak eta beste lauk– osatutako batzordea sortzea erabaki zuten. Batzordea handik gutxira bildu zen lehenengoz, otsailaren 17an, eta, sinbolo ezaguna geroago erabiltzen hasi arren, egun hartantxe sortu zen Nazioarteko Gurutze Gorria.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-03-24 | Garazi Zabaleta
Larre motzean zaildutako laborari tematiak

Lurrari, ekoizle txikiei, baserriari eta elikadura burujabetzari lotutako proiektu ugari ari da sortzen Euskal Herrian azken urteotan, kontsumo elkarteak eta baserritarren sareak esaterako. Baina, ez al da kontraesankorra ustezko garai "oparo" honetan proiektu agroekologiko ugarik ateak itxi behar izatea? Edo nekazari asko egoera oso zailean egotea? Ba al dakigu nola bizi diren gure hurbileko ekoizleak?


Turismoa, milioika mundutar aberatsen luxu masifikatu baina lurrak jasan ezin hori

2018an mugaz gaineko 1.400 milioi bidaia zenbatu ziren munduan, duela 50 urte luxua zena zenbateraino demokratizatu den seinale. “Demokratizatu”, diozu? Lurra planetako hamabost biztanletatik batek bisita ditzake gainerako hamalauak, baina hauek ezingo dute joan bakar haren sorterrira... ez bederen opor usainean. Atsedenezko bidaien koste-etekinen banaketak injustizia neurri bera dauka: turismoak jendeen arteko desberdintasunak handiagotzen ditu.


2019-03-24
Riddancebus

2019-03-24 | Kepa Matxain
Debako Arte Eskola
Mitotik zerbait berria eraiki

Debako Arte Eskola itxi dute. 1970ean sortu zuen Jorge Oteizak bere programa kultural eta politikoa martxan jartzeko, baina ez zitzaion esperimentua ondo atera. 80ko hamarkada hasieran bigarren fase bati ekin zion, iazko abenduan udalbatzak ixtea onartu zuen arte. Arte Eskola Bizirik plataformak jardunaldi batzuk antolatu ditu martxoaren 23an, itxiera salatzeko eta aurrerantzean Arte Eskolak hartu behar lukeen norabidea birpentsatzeko.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude