argia.eus
INPRIMATU
2010ko urriaren 26a
Blogariak.net sare sozial blogala sortu da
Interneteko sare sozialak eta blogak uztartu ditu Blogariak.net “sare sozial blogalak”. Elurnet Informatika Zerbitzuak enpresak sortutako webgunean albiste eta iritziak plazaratu ahal izango dira (edozein blogetan bezala), eta erabiltzaileek elkar ezagutzeko parada izango dute (hori da sare sozialen ezaugarria). Horrez gain, batak besteari erreferentziak egiteko aukera izango dute internautek.