Nolakoa da infernua?

Europa, XVI. mendea. Erreforma protestanteak aldaketa sakonak eragin zituen kristautasunean. Baina europarrek infernuaz zuten ideia aldatu al zuen? Warwickeko (Ingalaterra) Unibertsitateko katedradun Peter Marshallek galdera horri erantzun dio Journal of Ecclesiastical History aldizkarian argitaratu duen ikerlanean.

Marshallen arabera, lehen begi kolpean teologo katolikoek eta protestanteek betiereko zigorraz antzeko kontzeptua zuten. Izan ere, lehen protestanteek ez zuten gaia sakonean eztabaidatu eta sarri katolikoen deskribapenak erabili zituzten. Esaterako, “luxua eta plazera maite dutenak alkaterna beroz eta sufre kirasdunez bustiko dituzte eta bekaiztiak zakurrak bailiran garrasika ariko dira oinazearen oinazez” testua batzuek zein besteek erabili zuten.

Erreformazaleek purgatorioa ezabatu zutenez, infernua zen zigor bakarra eta, horregatik, ezinbestekoa zen fededunek abernuaren izugarrikeriak presente izatea. Hala, Arthur Dent protestanteak 1608an esan zuenez, munduko aritmetikari guztiek bizitza osoa pentsa zitzaketen zenbaki luzeenak idatzi eta zenbaki guztiak batuta ere, emaitza oso urrun legoke “bekatariek tormentuak pairatzen eman behar duten denboratik”.

Baina ñabardurak ere sortu ziren bi korronteen artean. Katolikoentzat infernuko sugarrak benetakoak ziren, fisikoak. Protestanteek, aldiz, alegoriatzat zuten su eternala. Thomas Tuken arabera, “sua benetakoa balitz, benetako erregaia beharko luke eta erregaia agortzean, sua ere itzaliko litzateke”. Infernuaren kokapen geografikoari dagokionez ere, ez zetozen guztiz bat katolikoekin. Azken horientzat infernua lurraren erdigunean zegoen. XVI. mendean Alejo Venegas apaiz espainiarrak zehatz kalkulatu zuen lurrazalaren eta infernuaren arteko distantzia: 1.193 legoa. Eskrituretan ez zen puntu orri buruzko informazio zehatzik ematen eta, hortaz, protestanteek uko egin zioten kokapen fisiko jakin bat proposatzeari.

Beraz, Marshallen esanetan, protestanteek zalantza handiagoz jorratu zuten gaia eta horrek ere eragina izan zuen pentsamendu erlijiosoan infernuak izan zuen gainbeheran.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude