Eusko Ikaskuntzak, Zugarramurdiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako hitzaldiak Iruñeko Nafarroako Museoan izango dira hilaren 4an eta 5ean. Egun horietan hainbat adituk sorginkeriak Euskal Herrian XIV. mendetik XVIII.era izan zituen nondik norakoak azalduko dituzte.
Jardunaldiok Gustav Henningsen ikerlaria omenduko dute eta, horrenbestez, azaroaren 6an, Zugarramurdiko Sorginkeriaren Museoan haren lanari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte. Eta jardunaldiak Henningsenek berak itxiko ditu “akelarre” hitzari buruzko solasaldiaren bidez.