argia.eus
INPRIMATU
2010eko irailaren 26a
Mikel Laboari omenaldi diskoa egin diote hainbat taldek
Mikel Laboa
Txinaurriak. Mikel Laboari Ikasitako Kantuak lana kaleratuko du Bidehuts diskoetxeak abenduan. Kantari ezagunek Laboari egindako omenaldia dira CD bikoitza osatzen duten 19 kantak. Diskoan ondorengoek hartu dute parte: Berri Txarrak, Ruper Ordorika, Anari, Atom Rhumba, Audience, Lisabö, Inoren Ero Ni, Gora Japon, Ama Say, Amodio, Xabier Montoia, Hotel, Willis Drummond, Zura, Borrokan, Gabon Caligula eta Dilistak. Bidehuts-en webgunean (www.bidehuts.net) jada eska daiteke diskoa.