Euskaldunak frantziarren aurkako gerran

www.libreria-almena.com
Vascos contra Napoleon (Euskaldunak Napoleonen aurka) izenburuko lana argitaratu berri du Juan Jose Sanchez Arreseigor historialariak, Espainiako Independentzia Gerrak Euskal Herrian izan zituen nondik norakoak biltzeko.
Lan mardulean gatazkaren alderdi asko jorratzen ditu Arrseigorrek: militarra, diplomatikoa, ekonomikoa, soziala, ideologikoa... Eta protagonista ezagunenez gain –Longa, Jauregi eta Mina, esaterako– gerrillari anonimoak ere kontuan hartu nahi izan ditu.
Halaber, emakumeek gerran izan zuten parte hartzea nabarmendu du eta arerio frantziarren erretratu objektiboa osatu du; horien gehiegikeriak jaso ditu, baina adorea, diziplina eta biztanle askorekin izandako begirunea aitortzen die.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude