Izenak


2010ko uztailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiak aurten izan dituen galerak estaltzeko xedearekin, EHZk bizi behar du! kanpaina jarri dute abian, nahi duen orok laguntza eman dezan. Uztailaren 2an hastekoa zen jaialdia, Heletan (Lapurdi), baina lehen eguneko ekitaldiak bertan behera geratu ziren haize erauntsiengatik. Guztira 200.000 euroko galerak jasan zituztela adierazi zuten antolatzaileek. (www.ehz-festibala.com)

 

Delorean eta La Bien Querida saritu ditu UFIk, Espainiako Estatuko 50 diskoetxe independiente biltzen dituen elkarteak. Musika Independientearen Sariak Madrilen banatu zituzten: Zarauzko Delorean taldeak urteko artista onenaren saria jaso zuen, eta Ana Fernandez-Villaverde La Bien Querida musikari bilbotarrak artista errebelazio onenarena eta disko onenarena, Romancero lanarekin.

 
 

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) La Chanson de Roland dokumentalaren soinu banda grabatuko du uda honetan. Orreagako gudari buruzko dokumentala Olivier Van der Zee zuzendaria ari da filmatzen, France 3 eta ETB telebistentzako. Zinema aretoetan ere emango dute.


ASTEKARIA
2010eko uztailaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...