Erdi Aroko Heriotzaren Izarra

Mons Meg kanoi eskerga Edinburgoko gazteluan  bisitatu daiteke gaur egun.
Mons Meg kanoi eskerga Edinburgoko gazteluan bisitatu daiteke gaur egun.www.nauka.bg
Eskozia, 1449ko ekaina. Filipe III.a Burgundiakoak kainoi erraldoi bat eraikitzeko agindua eman zuen, ingelesek eskoziarren aurka abiatu zuten gerran haiek izutu eta mendean hartzeko asmoz. Edo horixe dio behintzat arma itzelaren jatorriari buruzko teoria onartuenak. Garai hartan ez zioten izen berezirik eman, baina VII. mendetik aurrera Mons Meg izenez egin zen ezagun. “Mons” kanoia probatu zuten kokaguneetako baten izena da, eta “Meg” Danimarkako Margareten omenez jarri omen zioten.

Kanoia osatzeko hiru urte eta erditik gora eta 1.536 libera –garai hartan, dirutza– behar izan zituzten. Arma 4,6 metro da luze eta ia zazpi tona pisatzen du. 519 milimetroko kalibrea izanda, 183 kiloko balak ehunka metrotara jaurtitzeko ahalmena zuen. Burgundiako dukearen asmoa tiro bakarraz edozein harresi suntsitu eta etsaia mendean hartzea zen. Eta tiro gutxi eginda horretarako gai zela erakutsi zuen, Nigel Tranterren arabera: historialari eskoziarrak Threave gazteluko zulo ikaragarriak kanoiak eragin zituela uste zuen. Beharko, tiro egin ondoren kanoiak ordubete baino gehiago behar baitzuen hoztu eta berriro tiro egiteko prest egoteko. Baina Mons Meg osatzerako gerra amaitua zen.

Horrez gain, garaiko arma suntsigarriena pisutsuegia zen praktikan. Gutxienez 50 pertsona behar ziren hura muntatu eta erabiltzeko, eta hogeitik gora mando batetik bestera mugitzeko; beti ere, distantziak oso luzeak ez baziren. Horrenbestez, zortzi urte baino ez zituen eman zerbitzuan eta gutxitan erabili zuten, kostu izugarriari etekinik ia atera gabe.

Hala Burgundiako dukeak kanoitzarra Eskoziako James II.a erregeari eman zion opari. Handik aurrera, Edinburgoko gazteluko zeremonietan soilik erabili zuten, azkenekoz 1680an, Albany eta Yorkeko dukeari ongi etorria egiteko.

Star Wars sagan, Darth Vaderrek eta Enperadoreak Heriotzaren Izarra asmatu zuten etsaia kolpe bakarrean suntsitzeko. Eta film hura egin baino 500 urte lehenago Filipe Burgundiakoa antzeko zerbaitetan saiatu zen, “alde ilunaren” ideia fikzio hutsa ez zela erakutsiz. Bietan, arma suntsitzaileak, azkenean, ez ziren erabakigarriak izan.

ASTEKARIA
2010ko uztailaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude