Adierazpenak


2010ko ekainaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Haritz Rodriguez kazetariak Tokitan.tv bidaia bideobloga sortu du. Zera esan du Berrian: "Bidaiari txikientzako abentura handiak kontatzen dituen bloga da Tokitan. Duela urte eta erdi kamera semiprofesional bat erosi eta horrekin probatzen hasi nintzen. Lehen bidaia iaz egin nuen Grezian, itsasoan. Ideia da jendeari helaraztea superheroiak izan gabe, gure txikitasunean, abentura propioak izan ditzakegula. (...) Atal bakoitzaren iraupena, batez beste, bost minutukoa da". Berrea edo oreinen ugalketa erritualari buruzko bideoarekin –Sorian (Espainia) grabatua– hasi du bidea Rodriguezek. Astero bidaia berri baten bideoa sareratuko du.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.