argia.eus
INPRIMATU
2,4
Jakoba Errekondo 2010ko ekainaren 09a
Esne kilo bat ekoizteak 2,4 kg CO2 sortzen du. Jakiak ekoiztea, ongarriak, garraioa... esne-behia elikatu eta ekoizpena osatzeko beharrezko diren ekintza guztiak kontuan hartutako emaitza da. Berotegi-efektuaren erantzule nagusi diren gasen %4 esnea sortzeari dagozkio. Ikaragarria dirudi. Horrek esnezaleak ernatu eta gas horiek gutxitzeko zer edo zer asmatzera jarri ditu. Proposamen anabasan bat nabarmentzen ari da: behien jatenetan ezker-aihena (“houblon”, “lupulo”, Humulus lupulus) eranstea. Hausnarketan sortzen den metako kopurua nabarmen murrizten omen du. Hirusta gorriarekin (Trifolium pratense) antzeko ikerbide bat jorratzen ari dira.