Mila irakurle eta hamaika gehiago

  • “Kriston martxa dabil!” gedar egiteko gogoa ematen du aspaldion literaturaren bueltan sortu den saltsaz pentsatze hutsak. Aurten bigarren edizioa du “Mila irakurle eta hamaika gehiago” lelopean antolatutako Literaturia ekimenak. Literaturia euskal literaturaren plaza da, literaturaz gozatzen duen ororen bilgunea. Euskarazko argitalpenak dakartzaten argitaletxeen azoka, labetik atera berri diren nobedadeen berri-ematea, idazleei egindako elkarrizketak, poesia errezitaldiak, olerki musikatuak, haur eta gazteentzako antzezlanak... biltzen ditu Literaturiak, orokorrean letrei loturiko ekitaldiak, alegia.
Literaturia II
Literaturia II kartelaUnai Iturriaga
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Antolatzaileen esanetan, “literaturaz ari garenean sarri aipatzen da irakurlea, baina ezer gutxi dakigu euskal irakurlegoaz. Aurten Euskal Herri osoko irakurleek aukera izango dute elkarrekin kezkak eta esperientziak partekatzeko, eta gero haiek izango dira liburuak kaleratu berri dituzten idazleei aurkezpenetan galderak egingo dizkietenak”.

Aurten 111 Akademiako ordezkarien laguntza izan dute Literatura Eskolako kideek eta Larrabetzuko kultur eragileek Literaturia antolatzeko. Irakurleek osatzen dute 111 akademia, hain zuzen ere Beterriko liburua sariko irabazlea aukeratzeko epaimahaikide gisa aritzen diren irakurleek. Euskal Herrian han-hemen ditugun irakurle klubetako kideak dira irakurle horietako asko eta asko, eta ohituta daude lantzean liburu baten inguruan gogoeta eginda euren artean zein idazlearekin solas egiten. 111 Akademiako kideak, Literatura Eskolakoak legetxe, irakurle arruntak dira, literaturaz gozatzen dutenak, artikulu hau irakurtzen ari zaren hori, zu bezalakoak. Batzuk izango dira kritikariak, irakasleak, doktoratuak… baina ezeren gainetik irakurleak dira denak, literaturzaleak.

Unai Iturriaga izan da aurtengo kartela egiteko ardura hartu duena –lerroon ondoko irudia da–. “Literaturaren uria” islatu gura izan du, bai eta lortu ere. “Literaturaren urian” obra, idazle eta irakurle guztiek dute euren lekua. Argi geratu da hori afixan, baita kartelaren inguruan Literatura Eskolako kideek izandako iritzi trukean ere. Anekdota moduan kontatzea merezi baitu, kartelaren diseinua bukatuta Literatura Eskolako kideen zerrendara bidali zela, eta emailez iritzi-trukea izan zutela, emakumeen libururik ba ote zen bertan, kuotak nola ezarri behar ote diren, genero guztiak islatuta geratzen ote ziren, itzulpenik bazen bertan… inor kanpoan ez uzteko ahalegin argi askoa!

Egitaraua ere kartela bezain anitza da

Literatura euskaraz plazaratzen duten argitaletxeek euren erakusleihoak herriko plazan egongo den karpapean izango dituzte, eta hara bertaratzen den edonork esku-eskura izango ditu nobedadeak zein bestelako literatur kapritxoak.

Ekainaren 4ean hasiko dira emanaldiak. 20:00etan harrera ekitaldia izango da, eta ostean, 21:00etan, Haragizkoa emanaldia eskainiko dute Omar Nabarrok (Edorta Jimenez, alegia) eta Rafa Ruedak. Bukatzeko, 22:00etan, Joseba Tapiak disko berria aurkeztuko du plazan.

Ekainaren 5ean, berriz, goizez hasiko dira literaturzaleak harrapatzeko prestaturikoak. Ohiko Literatura Eskoletako batez gozatzeko aukera izango du bertaratzen den edonork, Irakurle Taldeak Euskal Herrian mahaingurua baita ekaineko saioa (Literatura Eskolako saioak hilean behin izaten dira). Durangoko, Igorreko, Iurretako, Markina-Xemeingo, Meatzaldeko, Santutxuko, Basauriko, Amezketako, Donostiako, Legazpiko, Larrabetzuko eta Zumarragako irakurle taldeetako ordezkariek hartuko dute parte. Eguerdian hasiko dira liburuen aurkezpenak, 14:00ak arteko tartean. Bitartean, Larrabetzuko umeen antzezpena ere izango da. Bazkalostean Bertso Trama Literarioaren txanda iritsiko da. Josu Goikoetxea gai-jartzailearen gidaritzapean arituko dira Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Xabier Amuriza. Arrastegiko 18:00etan gaztetxoenentzako antzerkia izango da Hori Bain: Dejabu taldearen Azken portu, hain zuzen ere. Eskuen sustraiak ikuskizuna etorriko da gero, Oier Guillanen poesia liburuan oinarrituta. Gaualdera, 22:30etan Gose taldearen kontzertua izango da Hori Bain, eta bukatzeko Bi hitz & Bits. Irudiak eta soinua. Bideoak eta musika.

Ekainaren 6ari ere mahai-inguru batekin emango zaio hasiera:, 10:00etan hasiko baita Koldo Izagirre, Angel Erro eta Petra Elserren gogoetaldia, Miren Ibarluzearen gidaritzapean. Euskarara itzulitako liburuak dira euskarazko literatura onena? itauna baliatu dute antolatzaileek aipatu hiru idazle-itzultzaileak xaxatzeko. Aurreko egunean legetxe, 12:00etatik 14:00etara bitartean liburuen aurkezpenak izango dira. Bazkalostean, helduentzako eta Karmele? antzerkia izango da Hori Bain. Literaturiari poesia errezitaldiek emango diote akabera 19:30etan, Hori Bain bertan, Karmele Igartua, Xabier Montoia, Igor Estankona eta Paddy Rekalde irakurtzen entzuteko parada ezinobeaz.

Liburuen aurkezpenetan, besteak beste, ondoko idazleen parte-hartzea izango da Literaturian: Eider Rodriguez, Lander Garro, Miren Agur Meabe, Kepa Altonaga, Xabier Amuriza, Iban Zaldua, Karlos Linazasoro, Yurre Ugarte, Omar Nabarro, Xabier Mendiguren Elizegi, Agurtzane Ortiz, Fernando Morillo, Enrique Urrutia Capeau eta Yolanda Arrieta.

Egitarau horrezaz gain, umeentzako Literaturiatxuak beste hainbat ekitalditxu burutuko ditu eta Larrabetzuko kale eta taulatuetan ez eze, sarean ere izango dugu ekimena. Asteburuko emanaldiak Internet bidez zabalduko dira. Horrez gainera, Facebooken talde edo group bat sorturik dute antolatzaileek eta event (ekitaldi) bat deiturik dute bertan. Bestalde, Twitter bidez mezuak zabaltzen eta batzen ari dira, Twitteraturia mezu bilduma jarri dutelarik euren blogeko eskumako zutabean. “Hitz berriak asmatu, eta berbak elkarren ostean jarriz fikzio sinesgarria egitean datza literatura, ezta? Horretan saiatzen ari gara gu ere” diote.

Asteburuan izango diren ekitaldiez gainera, aurretik beste batzuk ere bat zaizkio ekimenari, kasurako apirilaren 28an Basauriko Euskarabila elkartearen egoitzan izandako solasaldia eta Larrabetzuko Literaturaz Berbetan irakurleen biltokian maiatzaren 6an izandakoa, non kartzelako literaturaz aritu ziren Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa. Otamendik Jokin Urainen Ez dago etxean liburua aurkeztu zuen bertan.

Literaturaren inguruan “kriston martxa” dabilela esanez hasi dugu artikulu hau, ezen Literaturiaz gain badira han-hemen literaturaren inguruan sorturiko jaialdiak. Aurten, Zarautzen Azken Portuko III. Literatura Astea izan zuten; Errenterian, X. Poesiaren Astea izan dute aurtengoa; uztailean atzera ere badatoz Eako Poesia Egunak; ezin ahantzi, berebat, urte osoan han hemen ditugun Hatsaren Poesia eguna (Senpere), Gernikako Poesiaren Astea, irakurle taldeek antolatutako ekitaldiak zein Literatura Eskolaren beraren saioak… beste batzuen artean.

Horietan guztietan parte har dezazun, eta Literaturian izan zaitezen, gonbidapentzat har itzazu lerrook, irakurle.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude