Joan den otsailean, NASAk Solar Dynamics Observatory (SDO) izeneko behategia espazioratu zuen. Orain gutxi kaleratu dira hark igorritako lehen argazkiak, eta horien bidez eguzkiaren jarduera hobeto ezagutuko dela espero da.
Hiru tresna mota daude espazio-ontzian: hamar segundoro 4.000 pixeleko zortzi irudi hartzeko gai diren teleskopioak; eguzkiak emititzen dituen izpi ultramoreak aztertzeko gai diren tresnak; eta eguzkiko eremu magnetikoak kartografiatu ditzaketenak.
Aspaldidanik dakigu eguzkiaren zikloa hamaika urtekoa dela, hau da, hamaika urtetan jarduera handitu egiten du eta hurrengo hamaiketan txikitu. Ea horren zergatia argitzen digun SDOk.