argia.eus
INPRIMATU
2010eko maiatzaren 6a
"Nabarra" Bilbotik
Iruñean egoitza zuen Nabarra hilabetekaria Bilboko NBR elkarteak argitaratuko du ekainetik aurrera. Irati Jimenez izango da zuzendari berria. Jon Orzaiz zuzendari ohiak azaldu duenez, diru sarreren %90 galdu dute, batik bat 2009an Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak errotik moztu zituelako.