argia.eus
INPRIMATU
Euzkadi: Euskaldunentzat zen ordaina
Miel Anjel Elustondo 2010ko apirilaren 04a
“Sara, Laburdi’ko osalari Elizagarai pantzetarren gudamutil dabillanak idatzi dau, lubagi edo trintxeran gau batian geldi egozanian, Iriarte deritxon abots zoli ederrdun euzkotar gudamutilla asi zala gure abestijak erabilten, eta unerik-unera, lubagijan aurkitxen ziran beste euzkeldunak laguntzen eutsoela danak batera. Berez ederrak ixanik abestijak, gabezko ixillian eta eztarri zolijak abesturik, bijotz-bijotzeraño sartzen dira.

Pantzetarren lubagi onetatik 50 neurgin (metro) arantzago eguan beste lubagi bat doistarrena. Onek entzuten eguzan ixil-ixilik, eta euzkeldunak amaitu ebenian abestijaldia, doistarrak txalo andijak jo eutsiezan. Eta ordañez, Marseillaise abestu eben eurak, len abestu ebenak pantzetarrak ixan ziralakuan. Orduban, pantzetarrak jo ebezan txaluak. Euzkeldunentzako zan ordaña eurak arrapatu eben”.

(Euzkadi, “Doistarrak gure abestijei txaloka”; 1915eko urtarrilaren 4ko alean).