2010-2012 aldirako luzatu dute Baionako Herriko Etxeak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskara sustatzeko hitzarmena. Jean Grenet Baionako auzapezak hitz hauek esan zituen: “Nahi nuke hizkuntza gutxiagotuei buruzko lege bat bozkatzea. Oraingoz giltzapean dago hori, erreforma asko abian direlako. Alabaina, ez gara kikilduko eta berriz gaia mahai gaineratzen saiatuko gara”.