Kraso suhiltzaile (eta piztaile)

Kraso
Marko Lizinio Krasok (K.a. 115-53) historiako lehen suhiltzaile zerbitzu antolatua sortu zuen, Erromako hiritarren hobe beharrez baino, bere ondasunak handitzeko. Argazkian, Krasoren burua Parisko Louvre museoan.www.wikimedia.org
Erroma, K.a. I. mendea. Marko Lizinio Krasok Erromako lehen suhiltzaile zerbitzua antolatu zuen. Dokumentatuta dagoen historiako lehen suhiltzaile zerbitzua, hain zuzen. Kraso aristokrata, militar eta politikari ezaguna eta Erromako gizonik aberatsenetakoa zen, eta, hiriko boterea eskuratzearren, Julio Zesarrekin eta Kneo Ponpeio Magnorekin batera Lehen Triumviratua osatu zuen.

Krasok suhiltzaile zerbitzua erromatarren ongizateak kezkatuta antolatu zuela uste duena oker dago, ordea. Sua itzaltzea negozio biribila bihurtu zuen. Su hartutako eraikinen edo lur eremuen jabeei baldintza bat jartzen zien, bere agindutara zeuden suhiltzaileak lanean hasi baino lehen: jabegoa Krasori oso merke salduko zioten, sua itzaltzea nahi bazuten. Hala, jabeek etxea edo lurra sutan galtzea ala Krasok eskaintzen zien miseria hartzea aukeratu behar zuten eta gehienek suhiltzaile buruaren zikoizkeriari men egitea beste erremediorik ez zuten.

Zerbitzua pribatua zen, baina Krasok jarduera horretan aritzeko lizentzia esklusiban zeukan. Eta erromatar estatuak ederki ordaintzen zuen haren zerbitzuak kontratatzeko. Baina estatuaren ordainsaria eta jabeei egiten zien xantaia nahikoa ez, eta negozioa sendotzea erabaki zuen. Suhiltzaileek beti lana izango zutela ziurtatzeko suteak eragiten hasi zen. Horrenbestez, lehenengo suhiltzaile zerbitzua sortu ez ezik, lehen supiztaile brigadak ere antolatu zituen Marko Lizinio Krasok.

Zuhurkeriak ez zion arazo handirik ekarri politikariari; alderantziz, konponbide ere izan zuen behin. Birjina vestale batekin sexu harremanak izateagatik auzipetu zuten. Krimen izugarria zen hura erromatar gizartean, baina bere argudioari esker zigorra saihestea lortu zuen Krasok. Auzitegiko epaileek halako bekatua zergatik egin ote zuen galdetu ziotenean, Marko Liziniok erantzun zuen vestalea familia aberats bateko oinordekoa zela eta ondasunak kentzeko oheratu zela harekin. Epaileek, ezinbestean, sinistu egin zioten.

ASTEKARIA
2010ko otsailaren 21a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude