argia.eus
INPRIMATU
Ander Manterolari elkarrizketa
  • Batzuen artean ::Jakin 174

    orrialdeak ::130

    prezioa ::9,95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko abenduaren 13a
Imanol Murua Uriak 60 orrialdetik gorako elkarrizketa mamitsua egin dio Ander Manterolari. 1934an Zeanurin (Bizkaia) jaio zen euskaltzale nekagaitzari buruz Muruak idatzitako lehen hitzak ondokoak dira: “Labayru Ikastegiak egin duen lana eta urratu duen bidea ez daude ulertzerik Ander Manterolak egin duen lanaren eta urratu duen bidearen berri izan gabe. Eta alderantziz, Manterola nor den eta zer egin duen jakiteko Labayru zer den eta zer egin duen jakin behar da”.

Elkarrizketa mardulaz gain, Agustin Arrietak Erlijio sinesmenei buruz izenburuko gogoeta egin du.

Ohikoa den moduan, beste hainbaten hausnarketa laburrak ere badira, hala nola, Xabier Gantzarain, Inaki Irazabalbeitia, Uxue Alberdi, Lionel Joly eta Josu Larrinagarenak.