Ozenki irakurtzeko liburua

  • Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977) kazetaria da hitzaren zentzurik beteenean. Hau da, jakin-mina eta kuriositatea ditu ardatz, erreferentzia ugari, jendearekin egotea eta mintzatzea gustatzen zaio, badaki galdetzen eta entzuten... eta, badaezpada, koadernoa eta boligrafoa beti eskueran erabiltzen ditu.
Franck Dolosor
Franck Dolosor
Hegoaldekook ETBko albistegietatik ezagutzen dugu batez ere; Baionako korrespontsaliatik, urtetan aritu da bi kateetan, ETB 1en lapurtar aireko euskararekin eta ETB 2n, frantses bernizdun gaztelaniaz. Aspaldian hortik kanpora ibili da, baina azaroan itzuliko da berriro.

Hogei urte betetzerako hasi zen kazetaritzan, eta pasatu ditu telebistaz gain, Gure Irratia, Radio Euskadi eta France Blue Pays Basque irratia, eta kolaboratzaile izan da Ttipi-Ttapa aldizkarian.

Azkenaldian Senpere eta Bilboren artean bizi da, oin bat han, bestea hemen, horrek ematen duen ikuspegi bikoitz eta osagarriarekin. Eta bi leku horietan arituz burutu du Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari liburua.

Liburua, etxetik, familiatik sortutako proiektu baten gauzatzea da. “Istorio franko jakin dut aitatxiren ahotik, baina ez naiz sekulan menturatu elkarrizketatzera. Haren lekukotasun zuzenik ez da beraz, liburuan, baina bere oroitzapenak leku handia du horko orrietan”. Horregatik, izen-abizenei aitatxiren izengoitia –Haltza– gehitu die liburua sinatzerakoan.

2008ko udan egin zituen harremanak Senpereko hamazortzi lagunekin, adinekoak denak. Horietatik hiru familiakoak –amatxi tartean–, eta gainerakoak, ezagunak batzuk “eta bertze batzuk arrunt ezezagunak ziren berriki arte. Senpere biziki zabala da, auzo anitzetan sakabanatua, 18 kilometro punta batetik bertzerat eta 11 herrik inguratzen gaituzte. Horrek aberastasuna ematen dio herriari eta denbora berean harreman guti izatea batzuetan, konparazione gazteak eta adineko jendeen artean”.

Eta hain zuzen ere, gazteen eta adinekoen arteko zubia eraikitzea zuen helburu Dolosorrek, aitatxi-amatxiek bizi izandako mundua bilobei transmititzea. Horretarako, galdetu die adinekoei lanaz –gauekoa barne, kontrabandoko herria izan baita Senpere–, jan-edanaz, osasuna zaintzeko erremedioez, ospakizunez, gerlez –bi Mundu Gerrak, Espainiakoa, Aljeriakoa, Indotxinakoa–... eta atera zaio eguneroko bizitzaren historia, joan den mendeko Senperen.

Badu proiektu osoak zerbait etnografiatik eta antropologiatik. Hizkuntza aldetik berriz, Senpereko hizkeraren ekarpena egiten du. “Lekukoen solasak erranak izan diren bezala idatzi ditut. Ahozkotasunari eman diot garrantzia”. Horregatik, egileak gomendatzen du “lekukotasunak ozenki irakurtzea, gisa horretan irakurleak entzun ahal izanen baitu jende xaharrek duten modua eta musika mintzatzen direlarik”. Baina Dolosor ez da ez etnografoa, ez antropologoa ezta hizkuntzalaria ere, eta liburua taxutzerakoan kazetariaren sena eta eskua ageri dira, testuen antolaketan ez ezik, argazki ugarik osatzen duten alderdi grafikoan.

Laurogeiren bat lagun bildu ziren Senperen, liburuaren aurkezpenera. “Sekulan elkartzen ez den jendea gainerat, giroa arraroa bezain polita zen”. Kontua da liburuak bidea hasi besterik ez duela egin. “Ohartu dira ahozko ondareak zoin garrantzia duen. Gure historiak, gure mintzaira... Orain jendea etxerat etortzen zait edo telefonoz deitzen naute, argazkiak, bertsuak eta agiri historikoak emateko”.

“Nostalgarik gabe” idatzi du Dolosorrek, iragana goraipatzeko asmorik ez. Ez du jasotako guztia kaleratu, nonahi bezala, Senperen ere bai baitira pasarte mingarriak, itxi gabeko zauri oraindik. “Bistan da ezin izan dudala dena idatzi. Historia berria da oraino eta oroitzapen guziak ezin dira argitaratu paperean. Baina niretzat biziki baliagarriak dira, gogoetak egiteko baliatzen ditut”.
Kazetariak badaki batzuetan isilik egoten ere jakin behar dela.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 08a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude