argia.eus
INPRIMATU
Amerikako hiririk zaharrena
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko urriaren 28a
Caral hiri sakratua (Peru) ondare unibertsal izendatu berri du Unescok. Aztarnategiak –argazkian, hiriaren gotorlekua– 65 hektarea eta 5.000 urte inguru ditu eta orain arte aurkitu den Amerikako metropolirik zaharrena da. Zenbait arkitektura elementu oso ondo gorde dira, hala nola bi piramide eta zenbait patio biribil.

Baina Caraleko aurkikuntzarik ikusgarrienak ez du arkitekturarekin zerikusirik, musikarekin baizik: kondor eta pelikano hezurrez egindako 32 txirula aurkitu dituzte. Zazpi nota sortzeko ahalmena dute, San Marcos museoak egindako ikerketen arabera.
Unescoren izendapenak altxorra hobeto gordetzen lagunduko du.