Mad Men

Katixa Agirre
Katixa AgirreIñigo Azkona
Padrón kidearen lehenengo ttakunak (Medium ahaltsuak) ustekabean harrapatu nau, izenburua irakurri eta zera etorri zaidalako burura: Medium telesaila. Horrek nire telesail-filiaren –obsesioaren?– neurria eman dit, eta neure buruari onartu behar izan diot hala dela, asko gustatzen zaizkidala telesailak eta ez dudala zertan lotsatu behar. Mundu akademikoak ere lanak izan zituen telebistarako egindako fikzioa zinearen maila berean aztertzen hasteko. Gaur egun, Desperate Housewives edo Sex and the City analisi-objektu nahiz liburukote burutsuen protagonista bihurtu dira, eta eremu anglosaxoian Buffy Studies deritzan adar bat existitzen da, Buffy the Vampire Slayer telesailari espresuki dedikatuta (antza denez Buffy pertsonaia gakoa da XXI. mendeko feminismoaren garapena ulertzeko).

Telesailen urre aro batean bizi garela aktoreengan ere ikus daiteke: garai batean Hollywoodeko izarrek telebista erdeinatzen zuten moduan, gaur egun Joseph Fiennes-ek, Patricia Arquette-ek edo Tim Roth-ek zoriontsu ematen dute telesail banako protagonista gisa.

Ni, beste asko bezala, CSI Las Vegas programarekin (ahaztu ondorengo frankiziak: New York eta batez ere Miami eramangaitzak dira) hasi nintzen serioski telesailetara zaletzen. Ordutik ia hamar urte joan dira, eta gozamen ordu ugari etxeko sofan.
Ez da edozer gauza irensten dudala: gorrotagarriak iruditzen zaizkit Grey's Anatomyko pertsonaia guztiak. Banpiroen telesailek ere (oso modan azken boladan) ez didate ezer esaten. Heroes bete ez zuen promesa batekin hasi zen.

Aldiz, maite dut House eta Californication eta Dexter eta, kostatu bazitzaidan ere, Lostekin zoratuta nago.

Nire azken deskubrimenduak ez dauka irla batean galduta dagoen tribu globalizatuarekin zerikusirik. Mad Men izena dauka telesailak, eta Amerikako Estatu Batuetan 2007an estreinatu izanagatik gure telebistetan oso zaila izan da kapituluak jarraitzea eta nik behintzat Interneti esker ikusi dut lehenengo denboraldia. Lostekin zerikusirik ez duela diot auskalo nongo irla batean kokatuta egon beharrean irla sobera ezagun batean garatzen delako istorio osoa: Manhattanen. Irla galduan korear, eskoziar, irakiar eta frantziarrak daude, eta beren hizkuntzak etengabe nahasten dira. Mad Menen ordea dena da homogeneoa, itxuraz behintzat: traje bera daramate gizonek eta otzanak dira emakumeak. Denboran barrena jauziak eman beharrean, Mad Menen oso argi dago kokapen kronologikoa: 60ko hamarkadaren hasieran gaude eta etengabe azpimarratzen da hori (lehenengo denboraldian Nixon Kennedyrekin lehiatzeko prestatzen ari da).

Baina desberdintasun nagusia narrazioaren erritmoan datza. Losten kapitulu bat arnasestuka bukatu ohi du ikusleak, hartz polar, denbora-jauzi eta bunker sekretuen deskubrimenduen karietara. Mad Menen berriz protagonistak isilik eta pentsakor ikusten ditugu maiz, eta begirada batek elkarrizketa azido batek baino gehiago adierazten du. Madison hiribideko publizitate-agentzia bateko langileak dira telesaileko pertsonaiak. Emakumeek publizista hauen emazte, maitale edo idazkari rola betetzen dute. Gauza bakar batek bateratzen ditu emakumeak eta gizonak 60ko hamarkadako New York honetan: denek erretzen dute etengabe. Publizitate langintzari buruz ikasten dena ez da telesail honetako alderdirik interesgarriena, baina horrela aitzakia ezin hobea daukat Publizitateko nire ikasleei kapituluren bat edo beste ipintzeko.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude