argia.eus
INPRIMATU
Tel Aviv: zozketaz sortu zen hiria
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko irailaren 23a
Tel Aviv
Tel Aviv
1906an, Yafoko juduak bildu egin ziren hiriko bizimodu kaxkarraz aritzeko: higieneaz, argiztapenaz eta abarrez kexu ziren eta, bereziki, urtero etxez aldatzera behartzen zituen dekretuaz. Hirira iritsi berri zen Arieh Akiwa Weiss-ek Yafoko aldirietan, kostaldean, auzune berria sortzea proposatu zuen.

Hiru urte geroago hiri berria eraikitzen hastea erabaki zuten. Akivak 60 maskor gris eta beste 60 zuri bildu zituen hondartzan. Grisetan 60 familiaren izenak idatzi zituen, eta zurietan lur sailenak. Maskorrak binaka atera eta familiak eta sailak lotu zituen. “Yafo Berria” izenak hamabost boto lortu zituen, eta “Tel Aviv” izenak, aldiz, hogei.
Gaur egun 400.000 biztanle dauzka Israelgo hiri berriak.