Utz gaitzazu bakean, Ares jauna


2009ko abuztuaren 02an
Azken bolada honetan, Ares jaunak ertzainei langintza frenetikoa jarri die herriko tabernetatik, kaleetatik eta hainbat etxetatik euskal presoen argazkiak kentzen. Udalak ere behartu nahi ditu lan horietara, azkar, 24 orduko epean. Hori egin ezean, bere agintekeria eta zigor hipotetikoak gainean izango dituztela mehatxu egin die.

Honek denak egoera baretu eta bakezko konbibentzia suspertu beharrean, liskarrak, isunak, egonezina eta hainbat jenderen espetxeratzea ekarriko du ziur aski. Eta badirudi hori lortu nahi dela “de los nuestros” ez direnen artean. Hogeitalau orduko epean kenduko ote dituzte Zigor Goikoetxearen etxetik “españolitoen” mehatxu higuingarriak? “Viva España terrorista” jarri zuten beste hainbat perlen artean. Hori ote da Ares jaunak lortu nahi duena? Norbaitek –GAL berriren bat ote dabil solte?– idatzi duen “España terrorista” hori gailentzea euskaldunon gainetik?

Giroa nahasten ari da, sorginen ehiza inpunitatez zabaltzen eta txinatarrek uigurren artean sortu duten egonezina eta etsipena barreiatzen ari dira dosi neurtuetan. Ertzaintza bera ere joko horretan erortzen ari da gazte euskaldunei esanez: “Ahora han cambiado los tiempos. Ahora está Ares”. Badakit ertzain guztiak ez direla estrategia horren bultzatzaile eta aldeko, baina hainbat jokabide prepotente aurrera eramaten badira eta inork ez badu horren zilegitasun eza adierazten, jendeak interpretatzen du Ertzaintza osoak apoiatzen duela bide arriskutsu hori. Nola uler daiteke Bilboko gazte horren bahiketa ilegal eta terrorista, bi edo hiru aldiz, kolaborazioa eskatzeko, eta hori salatzen duenean, benetan atxilotzea ustezko ez dakit noizko ekintzak direla-eta. Oso bide oker eta arriskutsutik abiatu da estrategia hori diseinatu duen deszerebratua.

Udako oporrak eta herrietako festak datoz eta hainbat jendek bere lagunen argazkiak jarriko ditu plaza publikoetan, elkartasuna adierazteko eta egoera justuago bat eskatzeko. Patxi Lopez lehendakaria eta beste hainbat buruzagi sozialista ez al ziren joan Vera eta Barrionuevo espetxean zeudenean bisitatzera eta beren elkartasuna adieraztera? Orduan ez zen indar polizialik azaldu manifestari haiek tiroka uxatzera. Noski, X jaunak aginduko zien beren koarteletan egoteko lasai, musean edo tutean jokatzen.

Ares jauna, elkarbizitzaren izenean, utz gaitzazu bakean udako festetan. Ertzain jaunak, herri honen zerbitzari bazarete, ez zaitezte erori politikari arduragabeen jokoan, eta herritarrenganako begirune osoz bete ezazue zuen lana, suari gasolina gehiago bota gabe.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude