AEBen putasemeari adio

Managua, 1979ko uztailaren 19a. FSLNak (Frente Sandinista para la Liberación Nacional) Nikaraguako hiriburua hartu zuen eta, hala, Iraultza Sandinista abiatu eta somozatarren 40 urte baino gehiagoko diktadura bukatu zen.

Somozatarren diktadura 1936an hasi zen, Guardia Nazionaleko buru Anastasio Somoza Garcíak estatu kolpea jo eta agintea eskuratu zuenean. Bi urte lehenago Somozak berak Augusto César Sandino jeneral nazionalista eta antiinperialista hil zuen. Diktadorea hil ondoren, 1957an Luis Somoza Debaylek hartu zuen kargua eta, handik hamar urtera, Anastasio Somoza Debayle Tachitok. Hirurek Guardia Nazionala kontrolpean izan zuten eta, hala, inpunitate osoz agindu zuten, ustelkeria eta harrapakeria lege.

Baina 70eko hamarkadan gehiegikeriaren muga gainditu zuten. 1972an lurrikara batek Managua suntsitu zuen eta somozatarrek, nazioartean bildutako material eta diru-laguntzak berreraikuntzara bideratu beharrean, poltsikoratu egin zituzten. Elizari eta burgesiari lotutako indar politiko eta sozial kontserbadoreek Nikaragua demokratizatzeko prozesua abiatu nahi izan zuten elkarrizketaren bidez, baina diktadoreak gogor erantzun zuen: Unión Democrática de Liberación alderdi kontserbadoreko buru eta La Prensa egunkariko zuzendari Pedro Joaquín Chamorro hiltzeko agindua eman zuen.

Diktaduraren helburua oposizio burgesa ahultzea zen, baina kontrako emaitza lortu zuen. Ordura arte zatituta zegoen gizartea batu egin zen. FSLN gerrilla mugimendu sozialista izan arren, diktaduraren aurka zeuden orotariko joerak biltzea lortu zuen.
Anastasio Somozak ihes egin zuen, Miamira hasieran eta Paraguaira gero. Baina ERP talde argentinarrak 1980ko irailean hil zuen.

Gobernu berriak somozatarren ondasunak konfiskatu zituen eta nekazaritza erreformari ekin zion. Sandinistak herrialde demokratizatzen eta Estatu Batuekiko menpekotasuna astintzen ahalegindu ziren, gerra zibila hasi arte, alegia, AEBk Nikaraguan gertatzen ari zena gustuko ez zuela erabaki arte. Hamarkada batzuk lehenago Franklin D. Roosevelt presidenteak ez baitzituen hitz hauek alferrik esan: “Anastasio Somoza putaseme galanta da, baina gure putasemea da”.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude