argia.eus
INPRIMATU
Autodeterminazioa
Basque Tartan
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2009ko ekainaren 21
Basque Tartan
Basque Tartan-ari eman dioten itxura. Irudiaren erdian Gerry Reynolds ageri da, Highlandsetako kultura teknikaria; idiazabaldarren proiektuan buru-belarri ari da.
“Herrien arteko uztarketa detaile guztietara iristea nahi dugu eta horietako bat da tartan izeneko oihala. Eskoziako gizartea klanetan egon da bananduta eta klan bakoitzak tartan bat izan du: Mc. Gregor Tartan, Walles Tartan... horiek erregistraturik ditu ofizialki Eskoziako Gobernuak. Diasporak ere baditu bere tartanak, baina Eskoziarekin inongo erlaziorik ez duen oihalik ez dago.

Gure proposamena izan da euskal tartan bat sortzea, eta hainbeste gustatu zaie, Highlands Games World Championshipseko tartan ofiziala Inverness Basque Tartan izango dela. Hau da, Euskal Herriko izena eta izana eraman dugu Eskoziako muinetara. Hango komunikabideak hasiak dira gure berri ematen”.