“Espetxeek ez dute bergizarteratzeko balio”

  • Epailearen itaunei ez erantzuteko aholkatu didate beti. Horregatik hasi natzaio galdezka.
Garbiñe Biurrun
Dani Blanco

Elizan eta zuzenbidean bekatuak penitentzia dakar…


Bekatu zibilen kasuan zentzuzko oinarria dauka, gainontzeko herritarron eskubideak urratzen dituztelako. Bekatu erlijiosoen kasuan, aldiz…
 

Jainkoa eta justizia eskutik doaz, ordea. Eurengan sinetsi liteke baina ez ditu inork ikusi!


Egia da gure disfuntzioak baditugula eta goi-mailako justizia oso desprestigiatuta dagoela, baina gugana datorren jendea itxaropentsu eta sinesmen osoz dator.
 

Politikak justizian eragina duela esaten ari zara…


Ikusi besterik ez dago zer borroka izaten den aginte judiziala kontrolatu eta bertako kideak izendatzeko!
 

Ez esan justiziaren aurrean ez garela denak berdinak.


Ez duzu Botin kasuaren berri, ala?
 

Nik jendea kartzelara bidaltzen duzula baizik ez dakit.


Badakit espetxeak zer egoeratan dauden eta preso sartzen dugunari askatasuna baino askoz gehiago kentzen diogula. Badakit espetxeek ez dutela bergizarteratzeko balio. Eta hala ere... Legea legea da, ez daukat beste erremediorik.
 

Horixe bera esaten dio nagusi aberatsak kaleratzera doan langile pobreari.


Sekulako arazoa da badakidalako jartzen dudan zigorra askotan zigor hutsa izango dela. Espetxeak gizarteak nahi ez dituen pertsonen biltegi bihurtu dira. Ahaztu zaigu pertsona horiek gizartera itzuli behar direla. Horrek ez dauka etorkizunik.
 

Kontzientzia zatitzen dizuten legeak ere aplikatzen dituzu, ala?


Epaileok ezin dugu kontzientzia arazorik planteatu eta egokitzen zaizkigun auzi guztiak ebatzi behar ditugu.
 

Arazo horiek plazaratzeko zara orotariko tertuliakidea?


Epaileok eta pertsona guztiok daukagu ideologia. Ez daukatela diotenak eskuin-eskuinekoak dira. Askotan isiltzea hitz egitea bezain esanguratsua da, eta iruditzen zait jende guztiak zor diola bere iritzia gizarteari.
 

Eskuindarra ez zarela frogatu nahi duzu, beraz?


Ez daukat ezer frogatu beharrik, baina Francok ere “egizue ni bezala, ez sartu politikan” esaten zien bere ministroei.
 

Zu politikan sartzeko gogoz ez ote zabiltzan…


Epaile izatea politikan egotea da. Ez da alferrik botere judiziala botere nagusienetakoa. Legeak aplikatzea eta administrazioa kontrolatzea baino lan politikoagorik!
 

Ezkerra Bizi-Bizirik!


Liberalismoak ez du sekula giza-eskubiderik bermatu. Ezkerraren barruko autokritika destruktiboetatik harago, ezkerra da munduaren itxaropen bakarra!

ASTEKARIA
2009ko maiatzaren 31
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude