argia.eus
INPRIMATU
Apopilo
Jakoba Errekondo 2009ko maiatzaren 21a
Pittosporum tobira
Zorri beltzaren arrautzek basaerramuan (Euonymus europaeus) igaro dute negua. Udaberriarekin sortzen dira zorriak. Ostatu hartzeko ez dute edozein puntta berri nahi. Izerdi berria bor-bor, gozo duena. Jeneralean lehenengo belaunaldia babatan (Vicia faba) bizitzen da. Izerdialdia aprobetxatu behar dute eta belaunaldi pare bat osatu, gero beste landareetara sakabanatzeko. Aurten, ordea, neguan baratzako lurrak maneatzeko ez zen giro, eta baba eskas. Argazkiko hauek pitosporo (Pittosporum tobira) batean daude, mantenu osoan apopilo. Azpiak inurriek egiten dizkiete. Zorri-kaka gozoa omen.