Izenak


2009ko martxoaren 24an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Joseba Gabilondok irabazi du Erein saria Apokalipsia guztioi erakutsia ipuin liburuarekin. Liburuaren Egunerako kalean izango da Gabilondoren lan berria. Neolitotik abiatuta 2050. urteko Euskal Herriraino iristen dira Michiganen bizi den urretxuarraren istorioak, umorea eta kritika politikoa uztartuz. Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak bi urtetik behin antolatzen dituzte Erein eta Donostia Opera Prima sariak. Bigarren hori, idazle berriei zuzendua, Xabier Altubek jaso du, Ihes lerroak izeneko nobelari esker.

 

Alice Cooper Azkena Rock jaialdian izango da, aurtengo maiatzean. Rock gogorraren historian urrezko letraz idatzia dago AEBetako banda honen izena, besteak beste Poison edo Billion dollar babies kantei esker.

 
 

Richard Brooks protagonista izango da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioan. Antolatzaileek Philadelphiako zuzendariari gorazarre egingo diote, haren filmen atzera-begirako zikloaren bidez. Frantziako zinemaren joera berriak ere aztergai izango dira Zinemaldian, Kontrauhina: Frantziako zinema berriena zikloaren baitan.

 

Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak irabazi du IX. Donostia Antzerki Saria. Juglarea, puta eta eroa antzezlanak “euskara eta euskara aldaeren erabilera” bultzatzeko egindako lana azpimarratu du epaimahaiak. Hegoaldeko batua, Iparraldekoa eta zuberera erabiltzen ditu taldeak antzelanean.

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.