“Idazteko ideiarik gabe geratzen naizenean aterako dut autoko karneta”

  • Neguko zirkuan aurkitu dugu belarraren ahoa...
Harkaitz Cano
Dani Blanco

Ez al zinen zure bizitzako nobela idazteko ezkutatu behar?


Hemen egonda ezinezkoa da. Zein den nire tragedia? Idatzi beharko nukeena idatzi beharrean, idatzi beharko ez nukeena idazten dudala.
 

Politikaria dirudizu, beti besteentzat esker txarreko lanean...


Kazetari eta gidoilariek beti euren bigarren traje onenarekin egin behar dute lan, eta askotan zailagoa da hori igande-jantziz aritzea baino.
 

Idazleak, ordea, beti ikusten zaituztet igande-jantziz!


Nik ez dut hori pose bezala bizi, jolas bezala baizik. Agertu behar dugunez, egin dezagun zerbait ludikoa, jolastu gaitezen.
 

Zuk argitaletxeekin egiten duzu jolas, beti batetik bestera, ez zara mertzenarioa izango, ala?


Fideltasuna beste eremu batzuetarako gordetzen dut. Editorea kontra-botere bezala erabiltzen saiatzen naiz. Ezagutzen ditudanetatik gutxien gustatuko zaionari eskainiko diot liburua, badakidalako haren eskuetatik pasata liburua hobea izango dela.
 

Esadazu kritikak aurrera egiteko balio dizula...


Idazle batek kritika aurreikusi behar du. Liburua ondo pentsatu badu, bi eratako akatsak topatuko ditu: konpondu daitezkeenak eta irtenbiderik ez daukatenak. Lehenak soluzionatuko zituen, eta besteak…
 

Geroz eta hobeki geratzen ari zaizu...


Anbizio eta harrotasun ikaragarriak behar dira idazteko orduan, baina hortik aurrera umiltasuna. Liburu bat amaitzearen pozarekin batera beti pentsatu izan dut nire buruan zegoen liburua hobea zela.
 

Niri irakurtzen dudanak axola dit.


Kantari frustratuentzat karaokea asmatu zen, baina ez dago idazle frustratuentzako karaokerik. Era berean geroz eta jende gehiagok idazten du, denak gara egile, denak sortzaile. Demokratizazio horrek urduri jartzen du idazlea. Autorearen figura krisian dago.
 

Ez al zen Euskadi Saria krisian zegoena?


Horrelako kritika batek sari hobea merezi du. Labankadaka aritzea ondo dago baina igo dezagun altxorraren muntoa.
 


Zer esan nahi duzu, gida-baimena erosteko ere ez zizula eman?


Hasieran nagikeria hutsa zen, orain erresistentzia. Ez dut ezer autoen aurka, baina ez dira ezinbestekoak. Idazteko ideiarik gabe geratzen naizenean aterako dut karneta. Ziur nago, autoa edukita bestela idatziko nukeela.
 

Baina, baina... Zer bitxo klase zara zu?!


Euskal Herrian garraio publikoa erabiltzea XIX. mendean bizitzeko modu bat da. Toki batzuetara joateko diligentzien tempoan sartzen zara. Hori atzerapena edo bizitza kalitatea den...

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Harkaitz Cano
'Okrestra lurtarra' animaziozko filma ostiral honetatik aurrera zinema-aretoetan

Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura... [+]


2021-01-27 | Harkaitz Cano
Kintsugi

"Kintsugi" kontakizunean, Harkaitz Cano idazlea GoiEner Kooperatibaren proiektutik abiatzen da, energiarekiko harremana aldatu duen etorkizuna irudikatzeko. Azala sormen artistikorako guneak abiatutako "Zirriborroak eta gero" proiektuaren parte da... [+]


2019-11-19 | Uriola.eus
Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzen dituen komikia aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.


Idazle eta komikigileen sinbiosiak funtzionatzen du

Duela ez asko esan izan balidate euskaraz honelako hiru publikazio izango genituela esku artean ez urte berean, ez, zazpi egun baino gutxiagoren barruan, ez nuen erraz sinetsiko.


2019-04-30 | ARGIA
Harkaitz Canok irabazi du 111 Akademia saria

Fakirraren Ahotsa eleberriagatik saritu dute idazlea. Canok sari bera jasotzen duen bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude