Harkaitz Cano

“Idazteko ideiarik gabe geratzen naizenean aterako dut autoko karneta”

  • Neguko zirkuan aurkitu dugu belarraren ahoa...
Sustrai Colina
2009ko martxoaren 08a
Harkaitz Cano
Dani Blanco

Ez al zinen zure bizitzako nobela idazteko ezkutatu behar?


Hemen egonda ezinezkoa da. Zein den nire tragedia? Idatzi beharko nukeena idatzi beharrean, idatzi beharko ez nukeena idazten dudala.
 

Politikaria dirudizu, beti besteentzat esker txarreko lanean...


Kazetari eta gidoilariek beti euren bigarren traje onenarekin egin behar dute lan, eta askotan zailagoa da hori igande-jantziz aritzea baino.
 

Idazleak, ordea, beti ikusten zaituztet igande-jantziz!


Nik ez dut hori pose bezala bizi, jolas bezala baizik. Agertu behar dugunez, egin dezagun zerbait ludikoa, jolastu gaitezen.
 

Zuk argitaletxeekin egiten duzu jolas, beti batetik bestera, ez zara mertzenarioa izango, ala?


Fideltasuna beste eremu batzuetarako gordetzen dut. Editorea kontra-botere bezala erabiltzen saiatzen naiz. Ezagutzen ditudanetatik gutxien gustatuko zaionari eskainiko diot liburua, badakidalako haren eskuetatik pasata liburua hobea izango dela.
 

Esadazu kritikak aurrera egiteko balio dizula...


Idazle batek kritika aurreikusi behar du. Liburua ondo pentsatu badu, bi eratako akatsak topatuko ditu: konpondu daitezkeenak eta irtenbiderik ez daukatenak. Lehenak soluzionatuko zituen, eta besteak…
 

Geroz eta hobeki geratzen ari zaizu...


Anbizio eta harrotasun ikaragarriak behar dira idazteko orduan, baina hortik aurrera umiltasuna. Liburu bat amaitzearen pozarekin batera beti pentsatu izan dut nire buruan zegoen liburua hobea zela.
 

Niri irakurtzen dudanak axola dit.


Kantari frustratuentzat karaokea asmatu zen, baina ez dago idazle frustratuentzako karaokerik. Era berean geroz eta jende gehiagok idazten du, denak gara egile, denak sortzaile. Demokratizazio horrek urduri jartzen du idazlea. Autorearen figura krisian dago.
 

Ez al zen Euskadi Saria krisian zegoena?


Horrelako kritika batek sari hobea merezi du. Labankadaka aritzea ondo dago baina igo dezagun altxorraren muntoa.
 


Zer esan nahi duzu, gida-baimena erosteko ere ez zizula eman?


Hasieran nagikeria hutsa zen, orain erresistentzia. Ez dut ezer autoen aurka, baina ez dira ezinbestekoak. Idazteko ideiarik gabe geratzen naizenean aterako dut karneta. Ziur nago, autoa edukita bestela idatziko nukeela.
 

Baina, baina... Zer bitxo klase zara zu?!


Euskal Herrian garraio publikoa erabiltzea XIX. mendean bizitzeko modu bat da. Toki batzuetara joateko diligentzien tempoan sartzen zara. Hori atzerapena edo bizitza kalitatea den...
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Harkaitz Cano

Harkaitz Cano kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-11 | Booktegi
Harkaitz Cano Arantxa Iturberekin
MULTIMEDIA - ElkarrizKatea
Arantxa Iturbe kazetariak Harkaitz Cano elkarrizkatu du. Canoren lana izan dute hizpide, baita euskal kultura eta Euskal  Herriko literatura ere.

Fermin Muguruza
"Autogestiotik nator eta hortik joko dut beti"

Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu ederra dugu irakurgai zorioneko irakurleok, eta aztergai bikaina, aldiz, kritikariek.


Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2013-08-01
Harkaitz Cano eta Goizalde Landabaso solasean
MULTIMEDIA - solasaldia

Harkaitz Cano, 2012ko Literaturaren Euskadi Sariaren irabazlea, Goizalde Landabaso kzaetariarekin solastu zen Bilboko Gutun Zuria Nazioarteko VI. Jaialdian.


2013-05-02 | Ima Ubeda
Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean

Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Usurbilgo Sutegi liburutegiko auditorioan Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.


2012-04-23
Espainiako Kritikaren sari bana Aritz Gorrotxategi eta Harkaitz Canorentzat

Harkaitz Canoren Twist eleberriak (Susa) irabazi du euskarazko narratiba arloko Espainiako Kritikaren Saria, eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste-k (Erein), euskarazko poesiari dagokiona.


2012-04-13
Harkaitz Canoren 'Twist' eleberriak jaso du Beterriko Liburua saria

111 Akademiako kideek bozka bidez erabaki dute Beterriko Liburua 2011 saria Harkaitz Canoren Twist eleberriari ematea. Bi bozketa txanda egin dituzte. Aurrenekoan ez zen saria jasotzeko adina bozka (%30) lortu zuen libururik izan. Sei obra pasa ziren hurrengo fasera eta hor bai, Twist-ek gutxieneko bozkak (%40) gainditu zituen. 82 akademiakidek bozkatu zuten, eta horietatik 39k Canoren eleberriaren alde egin zuten.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude