Emakumeak borrokan
Etxarri-Aranatz

Sakanako uhartea

  • Etxarri-Aranatz ingurua da Sakana bailarako alderik euskaldunena. XX. mendean jasandako hizkuntzaren ordezkatze prozesua iraultzea lortu du eskualdeak. Euskararen egoerari buruzko datuak ez dira onak, ordea. Lan handia aurreikusten da euskararen normalizaziora iristeko.
Saioa Labaka
2009ko martxoaren 01a
Etxarri-Aranatz
Etxarri-Aranazko biztanleen hiru laurdenek dakite euskarazJuanan Ruiz/Argazki Press
Sakanako eskualdea Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Aralar eta Andia-Urbasa mendien arteko magalean. Mendilerrotik mendilerrora, ipar-hegoa norabidea dute hango udalerriek. Hamabost udalez osatua dago bailara, eta hiru azpi-eskualdetan banatuta daude: Arakil –Irurtzun, Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Lakuntza, Arruazu–, Aranatz –Ergoiena, Arbizu, Etxarri-Aranatz– eta Burunda –Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia–. Banaketa hori historikoa da, eta ez du eragin administratiborik. Dena den, azpi-eskualde bakoitzean zerbitzu gehienak biltzen dituen gune bat dago: Altsasu (Burundan), Etxarri-Aranatz (Aranatzen) eta Irurtzun (Arakilen).

Sakanako Mankomunitatea da bailarako euskara normalizatzeko tresna instituzional garrantzitsuena. Hango Euskara Zerbitzuak dituen azken datuen arabera, 2001ekoak, hain zuzen, Sakanako biztanleen %37 dira euskaldunak. Aurreko urteetako datuekin erkatuz gero, euskaldunen kopurua bere hartan mantendu da azkeneko urteotan; handitu gabe, ordea. Aranatz eskualdea –Ergoiena, Arbizu eta Etxarri-Aranatz– da bailarako euskaldunena. Etxarri-Aranatz da eskualdeko gunerik jendetsuena, eta hango biztanleen %73,6k dakite euskaraz, 2001eko datuei erreparatuz gero. Euskaldunen kopuruak behera egin du udalerrian, 1996an %79,5ek baitzekiten. Bidenabar, euskaldunen kopuru absolutua ere jaitsi egin da. Datu hauek kezkagarriak dira Sakanako Mankomunitatearen ikuspegitik. Besteak beste, Etxarri-Aranazko Udala UEMAn dago, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, euskarak beharrezkoa duen gune euskaldun batean; eta Mankomunitateari larria iruditzen zaio UEMAko herrietan, Arbizun eta Urdiainen gertatu bezala, euskararen ezagutzak behera egin izana.

Euskara %51,5ek erabiltzen dute Etxarri-Aranatzen, 2006ko kale-neurketetatik ateratako datuen arabera. Adin tarteak aztertuz gero, helduak dira euskara gutxien erabiltzen dutenak, hain zuzen ere, pisu soziolinguistiko handiena duen taldea. Bestalde, haurrak eta gazteak dira euskara ahotan gehien darabiltenak; %56,4k eta %69,2k erabiltzen dute, hurrenez hurren. Haurren presentziak euskararen erabileran eragin nabarmena du udalerrian, eta tendentzia hau orokorra da, Sakanan ere hala gertatzen baita.

Hizkuntza baten egoeraren berri jakiteko, motibazioa ere aztergai izan ohi da. Oraingoz, Sakanan ez da ikerketarik egin euskararen inguruan dauden jarrerak aztertzeko. Dena den, 2006ko Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Nafarroako eremu euskaldunean biztanle gehienak daude euskararen irakaskuntza eta erabilera bultzatzearen alde (%73,6), eta gutxi dira aurka daudenak (%8,2).

Miquel Gros i Lladós soziolinguista katalanak Recuperación del euskera en Navarra liburuan Etxarri-Aranatz inguruko euskararen egoera bitxitzat jotzen du. Egileak azaltzen du hizkuntzaren galtze prozesuetan mailaketak egoten diren arren atzerapena progresiboa izaten dela beti: hegoaldetik iparraldera eta ekialdetik mendebaldera. Zentzu honetan, Aranatz aldea, Sakana erdialdea, uharte bat dela dio. Egilearen arabera, ez da erraz ulertzen nola eutsi dion eskualdeak Burundatik (mendebaldetik) eta Arakiltik (ekialdetik) datorkion erdalduntzeari, datuek erakusten duten bezala. Esaterako, Ziordian %26k dakite euskaraz eta Arakilen %19,4k. Hizkuntza fideltasunaren adibide garbia dela dio Aranatz aldea. Grosen arabera, hizkuntzaren ordezkatze prozesua 1986an hasi zen eskualdean. Urte horretan euskaldunak %82,1 ziren eta 1991n berriz, %73,9. Alabaina, eskolatze datuek erakusten dute joerari buelta eman diotela.

Hezkuntzaren bidea

Euskarazko hezkuntza izan da azkeneko urteotan sakandarren euskarazko gaitasunean eragina izan duten faktore garrantzitsuenetako bat. Derrigorrezko hezkuntza arautuari dagokionez, Sakanan A eta D ereduak baino ez dira eskaintzen. Aztertu diren azken datuen arabera, 2003/2004 ikasturtean, D ereduan ikasleen %72,3 zeuden, eta A ereduan, berriz, %27,7. Sakanako Mankomunitatearen arabera, ez da A eredua desagertzeko joera indartsurik nabari. Horretaz gain, heziketa zikloetan ez dagoela hizkuntz eredurik ere gaineratu dute. Helduen euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez, hiru euskaltegi daude Sakanan: AEK-ko Itsasi euskaltegia; UGTren Constantino Salinas euskaltegia eta Ikasaki akademia pribatua. Oro har, 150 ikasle inguru izaten dituzte urtean.

Euskara bizitza sozialean

Sakana bailarako udaletako funtzionamenduan gaztelania da nagusi, UEMAko udaletan –Etxarri-Aranatzen, Arbizun eta Urdiainen– izan ezik. Oro har, idatzizko dokumentaziorik oinarrizkoena baino ez zaie iristen herritarrei euskaraz edota bi hizkuntzetan, eta ahozko zerbitzuetan euskara ez dago erabat bermatua.

Zerbitzuei dagokienez, euskararen presentzia txikia da merkataritzako elementu agerikoetan. Orain dela gutxi landu da eremu hau paisaia linguistikoa euskalduntzeko kanpainaren bitartez. Sakanako Mankomunitatea Kontseiluarekin ari da elkarlanean, eta Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoaren sektoreetako batzuk dira establezimendu komertzialak eta lan mundua euskalduntzea, besteak beste. Aisialdiko ekintzei dagokienez, helduentzako eskaintza erdalduna da, oro har. Bestalde, egoera hobea da haurrentzat eta gaztetxoentzat. Antolatzen diren ekitaldiak gero eta gehiago euskarazkoak dira, eta gero eta begirale euskaldun gehiago dago eskolaz kanpoko jardueratan.

Sakanako informazioa euskaraz jasotzen duen idatzizko komunikabidea Guaixe da. 2003. urtean sortu zen, eta 4.500 ale banatzen dituzte astean doan. 2007an Beleixe irratia sortu zen eskualdeko hizkuntza gabeziei erantzuteko asmoz. Goizez izaten dira irratsaioak, Nafarroako mendialdeko beste irratiekin koordinaturik. Bi komunikabide horiek Bierrik elkartearen ekimenez plazaratzen dira. Elkartearen helburua euskarazko hedabideak uztartu eta bultzatzea eta euskal kultura sustatzea da nagusiki. Eskualdeaz gaindiko informazioa jasotzen duten komunikabideei dagokienez, sakandarrek gehien kontsumitzen dituzten komunikabideak, alde handiarekin, gaztelaniazkoak dira. Sakanako Mankomunitatearen iritziz, komunikabideak, gure bizimoduan duten eragin handia ikusirik, estrategikoak dira euskara normalizatzeko.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-05-21 | ARGIA
Irailera arte atzeratu dute oraingoan eraikin publiko bat okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu egingo dute. Epaiketa maiatzaren 14an egitekoak baziren ere, atestatua idatzi zuten bi ertzainei jakinarazpena bidali gabe zegoenez, atzeratu egin zuten maiatzaren 21era. Bigarren aldi honetan berriro atzeratu dute,... [+]


2019-05-21 | ARGIA
Baserriko Uzta: Olatz Salvador, E˝aut Elorrieta eta Ruper Ordorika 2019ko uzta jasotzeko prest

2017ko azaroan Anarik eman zion hasiera EHKolektiboak antolatutako 'Baserriko Uzta' zikloari Antzuolako Pikunieta baserrian eta 2019rako hiru kontzertu berri iragarri ditu nekazaritza agroekologikoa sustatzen duen elkarteak. Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta eta Ruper Ordorikak kantatuko dute Araba, Zuberoa eta Gipuzkoako etxalde banatan.


2019-05-21 | ARGIA
Donostiako alokairuaren prezioa %17 igo da lau urtetik hona

Idealista higiezinen atariak Espainiako estatuko alokairuen prezioak aztertu ditu. Espainiako estatuko hiriburu guztietan bezala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere alokairuaren prezioak nabarmen igo dira.


2019-05-21 | ARGIA
Kataluniako parlamentari presoentzako txaloak nagusi Espainiako Kongresuan

Espainiako Kongresuan izan dira bigarren egunez jarraian Turull, Rull, Sanchez eta Junqueras. Behin osatuta, Kongresuko mahaiak erabakiko du euren kargugabetzearen inguruan. Meritxell Batet, izendatu dute Kongresuko presidente .


2019-05-21 | ARGIA
Ertzaintzak Gipuzkoako Foru Aldunditik kanporatu ditu protestan ziren zaharren egoitzetako langileak

LAB sindikatuak antolatutako protestaren baitan Foru Aldundiaren egoitzako sarrera hartu dute goizean greban diren langileek, “hitzarmena orain” aldarria bertara eramanez. Arratsaldean, kanporatu egin ditu Ertzaintzak.


Teknologia oro politikoa da

Donald Trump presidenteak eta Google megakorporazioak Huawei enpresa txinatarrari jarritako betoaz:


2019-05-21 | ARGIA
Semper Donostiako alkategaiaren egoitzari PPko logoaren pintaketak egin dizkiote

Sare sozialetan zabaldu denez, Donostiako alkatetzarako kanpainan Borja Semperrek ireki duen egoitzan pintaketak agertu dira atearen albo banatan. PP alderdiaren logotipoa jarri diote.


2019-05-21 | ARGIA
Jarrera matxistagatik, bertan behera utzi dute Azkoitiko Pelotai Euneko mutilen txapelketa

Pelotai Euneko mutilen pilota txapeleketaren Whatsapp taldean emakumeen kontrako iruzkinak egin dituzte. Ondorioz, mutilen txapelketa bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak.


2019-05-21 | ARGIA
Gaur hasiko da "Zerukotik lurrekora" zikloa Koldo Izagirreren hitzaldiarekin

Donostiako San Telmo Museoan izango da ziklo osoa, eta emanaldi guztiak 19:00etan izango dira.


Igor Gebara
"Inposaketan ari da Mercedes, eta ez gaude hori onartzeko prest"

Azken kaleratzeen harira, mobilizazioak egingo dituzte. Ekoizpenean iragarri den jaitsierak enpleguari eragingo ez diolakoan dago Gebara.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude