“Nire ametsa langabezian gelditzea da”

  • “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira”,
    dio aurtengo Korrikaren leloak. Herri horren bihotzean bizi da Mertxe, korrika zein pausoan, gelditu gabe.
Mertxe Mujika
Dani Blanco

Handitan koordinatzaile nagusi izan nahi nuke!


Sekulako titulua dela ematen du, baina lantalde eta asmo guztiak koordinatzea baino ez dagokit. Meritua ez da nirea, nire lankideena baizik.
 

Jakina, AEK familia handia da...


AEKn sartzea euskara ikastea baino zerbait gehiago da. Hizkuntzarekiko eta kulturarekiko maitasuna, Euskal Herri kontzeptua... Balore erantsi bat daukagu!
 

Beharko, hainbeste euskaltegirekin!


Konpetentzia sanoa dago eta horrek gure eguneroko lana hobetzera derrigortzen gaitu. Bakoitzak ikasle kopurua ugaritu eta lan-esparruak zabaldu nahi izatea normala iruditzen zait, baina izan dadila eguneroko lanari esker, ez “onenak gara” esan dugulako.
 

Hankak lurrean. Batzuk derrigortuta matrikulatzen dira euskaltegian.


Hainbat esparrutan euskara bere lekua berreskuratzen ari den seinale. Ikaslea ez bada tituluarekin itsutzen eta behin titulua lortuta euskara erabiltzen badu zergatik izango da txarra?
 

Betiko izango delako “euskaldun berria”!


Etiketa horrek euskaraz ekiteko beldurra baino ez du aportatzen. Pertsona batek euskara ikasteko hautua egin du, eta hitz egiteko gai den momentutik euskalduna da eta kito!
 

Noiz izango dira politikariak “euskaldunak eta kito”?


Alderdi guztien agendan euskarak presente egon behar luke. Hasiera batean behintzat, emakumeentzako kuotak dauden bezala, euskaldun kopuru bat ziurtatu behar litzateke.
 

Ez dakit ba, dakitenek zelako hanka-sartzeak egiten dituzten ikusita!


Ez dut esan nahi denek Euskaltzaindiako kideek bezala berba egin behar dutenik, baina minimo batzuk errespetatu behar dira. Erabileraren izenean gauza asko barkatzen ditugu.
 

Pentsa, euskarari buruz ere erdaraz mintzo gara...


Betikoa, denak gaude euskararen alde, baina benetako momentua heltzen denean...
 

Etorkinek euskarara hurbildu behar dutela esaten dugu.


Bistan da euskara integraziorako bide bat dela. Asko esaten da etorkinak euskaldundu behar direla, baina hemen jaio diren Mujika abizeneko erdaldunak zer? Horiek ez badira euskarara hurbildu zergatik hurbildu behar dira etorkinak?
 

AEK-k ateak itxi ez ditzan!


Nire ametsa langabezian gelditzea da, baina uste dut AEKn jubilatuko naizela. Ederra litzateke bulegoko atean txarteltxo hau jartzea: “Gure lana amaitu delako, itxita”.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude