“Noizbehinka kontrakoa ematen badut ere, marmitakoa baino hemengoagoa naiz”

  • Pásalo saioa aurkezten du ETB2-n Adela Gonzálezekin batera. Portugaleten jaioa. Musika zale porrokatua
    eta gaueko ostalaria.
Iñaki López
Judit Fernandez

“Vasco eta vasca” gehienek ikusten duten ETBko saioaren aurkezlea zara.


Xelebreak gara gero! Hortik zehar jendeak ikusten du Ana Rosa Quintanak Raquel Mosquerari egindako elkarrizketa, Mercedes Milá 36 urte dituen Gran Hermano-ko nerabe bati errieta egiten... Eta euskaldunak politika eta gizarte gaiak jorratzen dituen solasaldia ikusten, ea nork ulertzen gaituen!
 

Halere, inoiz entzun dizut zure buruari ”trenak-ekarritako” deitzen...


A! Nire andregai-ohi baten amak kariñoz deitu zidan behin eta grazia handia egin zidan... Ez zuen “txarrean” esan nahi, berarentzat ohiko hitza zen eta maltzurkeriarik gabekoa. “Belarrimotza” baino gehiago gustatzen zait.
 

Euskaraz nahiko txukun egiten duzu... Esadazu gustatzen zaizula!


Hala ez balitz, ez bainuke egingo! “Pixka bat es mucho” esamoldearen jarraitzaile sutsua naiz. Egia handia da, hitz egitera bultzatzen nauena, nahiz modu baldarrean egin... Gainera, erredakzioan ditudan lankide euskaldun militanteak oso jende bikaina dira.
 

Batzuetan 80ko hamarkadako eta ezker ibaiko rock-a-billy piura hartzen dizut...


Hori naiz ni! Rokanrolaren maitalea, edozein aldaera zein azpi-generotan. Musika emanaldietara “belauniko” joaten jarraituko duen tipoa, harik eta gure alkateek kontzertuetarako aretoak itxi eta europar hiritar bilakarazten gaituzten arte!
Nire koadrila osoak –Debagoieneko mutil multzo jatorra– baino askoz gehiago hitz egiten duzu!
Baliteke. Sendagileek “logorrea” deitzen diote. Pena bakarra, gaitz honengatik ez dizutela behin-betiko bajarik ematen lanean. Saiatzen naiz nire burua zuzentzen, baina alferrik. Andregai ederren bat beharko nuke horrenbeste ez hitz egiteko. Duda barik.
 

Gauza zinateke nire koadrilakoei aholkuren bat ematen beste sexuarekin “ontsa harremantzeko bideaz”?


Nire arrakasta ikusirik, ez naiz gauza aholkurik inori emateko! Nire “lige” sistema erabat desfasaturik dago eta gogora dakartza Arturo Fernandez edota Pedro Osinaga “vodevil”-ak. Baina saiatua naiz eta ahalegindu egiten naiz hobetzen... azken porrotera arte!
 

Hautatu bat:
a) Bilbo Handia ez dena periferia hutsa da.
b) Ongi etorriko litzaidake goizetan Xabier Lete entzutea.
c) Nire hurrengo helmuga profesionala Madrilen da.


Ba begira, jende askok besterik uste badu ere Madrí horrek ez dit loa kentzen, inondik inora. Dibertitzen nauen telebista saioa egiten dut jende bikainarekin eta oso ongi hartzen naute etxe honetan. Gehienez jota, hemen eta han ibil ninteke euskal “entean” nitaz aspertu arte, baina sekula ez nintzateke hiriburuan erroldatuko. Noizbehinka kontrakoa ematen badut ere, marmitakoa baino hemengoagoa naiz.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude