argia.eus
INPRIMATU
152
Jakoba Errekondo 2013ko maiatzaren 06a
Ehun eta berrogeita hamabi metro zen inoiz neurtu den zuhaitzik garaiena, 1.872an Victorian (Australia) erori zen Tasmaniako eukalipto bat, Eucaliptus regnans. Egun ezagutzen den espezie horretako zuhaitzik luzeenak 94 metro ditu. Styx-en, Tasmanian, bizi da eta 400 urte ingurukoa omen da.

Aditu batzuen arabera ezinezkoa da 140 metro baino luzeagoko zuhaitzik izan, kapilaritatea eta grabitatearen arteko orekan izerdiak ezin bailuke gorago jo.