argia.eus
INPRIMATU
Euskal musikaren etorkizuneko gida
  • Batzuen artean ::Musikagida 09

    Gaztesarea

    180 orrialde + 2 CD

    prezioa ::13€

2011ko urriaren 05a
Oraingo taldeak dira, eta etorkizunez kargatuta datoz: Gaztesareak argitaratu duen Musikagida 09 liburua gonbidapen bikaina da Euskal Herriko musika talde eta bakarlari gazteak ezagutzeko. Guztira 300 talderi buruzko informazioa, argazkiak eta kantak aurkituko dituzu liburu honetan. Gainera, liburua zabaltzeko, Copyleftari buruzko erreportajea osatu dute, musikan eragile aktibo diren hainbat pertsona elkarrizketatuz. Horrekin lotuta, eta liburuan argitaratutako edukiak errazago zabaltzeko asmoz, Creative Commons erako lizentziarekin banatuko da. Egilea aitortuta eta lizentzia berarekin banatuta, edukiak kopiatzea libre izango da.