argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Juan Luis Goenaga pintoreak Euskonews & Media (www.euskonews.com) agerkari elektronikoan "Ez dut erakusketa bat modu txukun batean prestatzen, ezta koadro bat ere. Koadro bat margotzen hasten naizenean ez dakit zein bidetik eramango nauen, ezta zein itxura hartuko duen ere. Erakusketak egiten ditudanean momentuan dauzkadan obrak sailkatzen ditut. Pintatzen hasi baino lehen badaude erabaki beharreko gauza batzuk: erabiliko duzun oinarria, aukeratuko dituzun pintzelak... Berezkotasunak ez dauka ia presentziarik orduan, pintatzeko eran fisikoa denez, bai. Gaiak, koloreak eta hauen arteko harremanak dira berezkoak".

 

Jon Garaño zinema zuzendariak Noticias de Gipuzkoa egunkarian: "Film laburrek duten arazoa zabalkundea da. Jaialdietara aurkezten ez bazara, ezin dituzu ezagutzera eman. Zinema aretoek ez dituzte proiektatzen. Irtenbideak? Ez dakit, agian zinema aretoetan filmen aurretik edo ondoren jartzea".