argia.eus
INPRIMATU
124 orduz katalanez, isildu gabe
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Gauzak ondo badira aldizkari hau jaso duzunean Lluís Colet perpinyarra jo eta su katalanez hitz egiten ariko da, etenik gabe. Asteleheneko (hilak 12) goizeko hamarretan hasi zen hizketan eta ostiralean isiltzeko asmoa du, 124 orduko Guinness errekorra jarri nahi baitu. Perpinyakoaren asmo nagusia ordea, ez da errekorra ontzea katalanaren aldeko aldarria egitea baizik. Els catalans en discursos i poesies izeneko hitzaldia eskaini du, ia dena katalanez, frantsesezko pasarteren bat kenduta. Lehendik ere hizkuntza eta kultura katalanaren aldeko jardunean ezaguna den Coletek leku esanguratsua aukeratu du hizketaldi luzerako: Perpinyako tren geltokia, Dalik esan zuenez, “munduaren erdigunea”.