Lawrence Lessig

«Copyrighta egungo garaietara egokitu behar da»

  • Lawrence Lessig Creative Commons lizentzien sortzailea Euskal Herrian izan berri da Remix liburua aurkezten, Arabako Parke Teknologikoan. Agenda oso estua duen arren, Argiak elkarrizketa laburra egiteko aukera izan du.

    Lessig abokatua da eta zuzenbidea irakasten du Stanford Unibertsitatean. Sormen askatasuna maite du. Horregatik sortu zuen Creative Commons ekimena, informazioaren eta ezagutzaren partekatzeari jabetza eskubideek ezartzen dizkieten mugak gainditu asmoz. Hala ere, garbi adierazten du ez dagoela Copyright-aren aurka; are gehiago, sormena bultzatzeko tresna garrantzitsua dela iruditzen zaio. Baina euskalduna bezalako kultura txiki batean Creative Commons lizentziek eta software libreak ekarri ditzaketen abantailak azpimarratu ditu.
Elisabeth Pombo  |  Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2008ko azaroaren 02a
Lawrence Lessig
Lander Arbelaitz

Zer onura ekartzen dizkiote Creative Commons lizentziek euskalduna bezalako kultura txiki bati?


Jendeari askatasuna ematen dio, adibidez lanak euskarara itzultzeko. Marrazki bizidunei eta bideoei euskarazko azpitituluak jartzen dizkioten webgune batera bideratu ninduten orain gutxi [Luistxo Fernandezek sortutako Azpitituluak euskaraz ekimenari buruz ari da]. Horrek dudarik gabe euskararen hazkundean laguntzen du, hurrengo belaunaldiaren aurrean indartsu ager dadin. Copyrightarekin, jabearen baimenik ez badugu, ezin da horrelakorik egin ez teknikoki ezta legalki ere. Copyleft lizentziapean lan gehiago baleude, ez legoke arazorik Non-Commercial lizentziapean itzulpenak egiteko. Honela, hizkuntzari bultzada handia emango litzaioke.

Bi pertsonek ideia bera aldi berean sor dezaketela onartzen den unetik, jabetzaren kontzepturik ez dagoela esan genezake. Zentzu horretan Copyrightak desagertu egin beharko luke?


Lehenik eta behin, Copyrightak ez du ideia erregulatzea bilatzen, adierazpen bat erregulatzen du. Eta bai, zuzen zaude, bi pertsonak aldi berean adierazpen berdina sor dezakete. Baina uste dugu Copyrighta sormena bultzatzeko tresna garrantzitsua izaten jarraitzen duela. Horrek ez du esan sortzen den guztia Copyright lizentziapean sortu behar denik. Esan nahi dena da Copyright sistemarik ez bagenu, kulturarentzat garrantzitsuak diren lan gutxiago sortuko liratekeela. Beraz, uste dugu Copyrighta garrantzitsua dela, baina egungo garaietara egokitu behar dela, eta hori da gure proiektuaren helburua.

Eusko Jaurlaritzari Windows sistema eragilearen itzulpena finantzatzea kritikatu izan zaio. Uste duzu administrazioek software librea sustatu beharko luketela?


Bai, software librea sustatu beharko lukete. Ez lukete arrazoi politikoengatik egin behar, baizik eta euskalduna bezalako kultura batentzat software librea hobea delako. Softwarea ez bada jabeduna, errazago molda, itzuli eta gara daiteke, kodea begiratu baitezakegu eta nola egina dagoen ikusi. Windows bezalako softwarea bada, jabearen [Windowsen kasuan Microsoft] beraren baimena beharrezkoa da horrelako moldaketak egiteko. Garrantzi handiko arrazoi publikoak daude administrazioek software librea bultza dezaten, eta Euskal Herrikoak bezalako administrazioek are gehiago.

Sistema libre batean, zer eredu ekonomiko litzateke posible?


Gaur egungo zenbait webgune begiratu besterik ez dago. Adibidez, Facebook, Flickr edo Second Life. Jendearen partekatzearen gainean eraikitako ekonomiak dira. Inor ez da edukiaren jabetza esklusiboaz ari bertan, baizik eta jendeak partekatu egiten ditu bere gauzak. Beraz, Hollywoodek zabaltzen duen mezua, dena oso kontrolatua edukitzea etekinak lortzeko, ez da egia. Jendea diru asko egiten ari da kontrol askoz ere gutxiagorekin. Hori izango da etorkizunerako eredua.

Eta amaitzeko, esango zenizkiguke Internet munduko hiru izen eta horiek hautatu izanaren arrazoiak?


Lehenik eta behin Richard Stallman. Berak ezarri zuen askatasunaren ekonomia eta bide batez software librearen balioak finkatu zituen, kultura librea indartu zuen. Bigarren izena Linus Torvalds da [Linux sistema eragilearen sortzailea]. Bera izan zen Stallmanek hasitakoarekin bateratu ziren mugimendu sozialak sortu zituena. Eta azkenik, pertsona bakarra hautatu beharrean, Stanford unibertsitatetik atera zen ikasle belaunaldi bat aipatuko dut, Yahoo eta Google sortu zutenak. Belaunaldi hori ikaragarrizko negozioak sortzeko gai izan da. Mundua aldatu dutela uste dut, horiek dira benetako heroiak.
CC lizentziek jabetza intelektuala legitimatzen dute
Egileen esku dago beraien lanak nola zabaldu nahi dituzten erabakitzea. Creative Commons (CC) lizentziak Copyrighta baino malguagoak dira, baina biek aitortzen dute “jabetza” badagoela eta berau babesteko bideak arautzen dituzte. Horixe da hain zuzen ere Lawrence Lessigi egin izan zaion kritika, jabetza intelektuala modu leunean bada ere, indartu egiten duela.

Creative Commons lizentziak ezaugarri desberdinak batuz sortzen dira. Honako hauek dira ezaugarri horiek:
  • Aitortu (Attribution): Iturriak aipatu behar dira.
  • EzKomertziala (NonCommercial): Ezin da etekin ekonomikorik lortu.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkartrukatzen uzten du, baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike): Jatorrizko lizentzia berdinarekin erabili behar da.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Egile eskubideak

Egile eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


2018-06-15 | Wikimedia.eus
Europako copyright lege-aldaketa: Wikipedia arriskuan

Europar Batasuna “Merkatu digital bateraturako egile eskubideen direktiba” berria prestatzen ari da, Internet eta ezagutza librea arriskuan jar ditzakeen direktiba berria. Proposamena ekainaren 20 eta 21ean bozkatuko da JURI batzordean, eta uztaila eta iraila artean Europako Parlamentuan. Lege honek dituen hainbat neurrik sarearen neutraltasuna arriskuan jarriko du, hala nola adierazpen askatasuna, sareko elkarlana eta dibertsitatea. Europarlamentarioei eskatzen diegu besteak beste... [+]


2017-07-16 | Xalba Ramirez
Ainara LeGardon
"SGAEk bazkide ez direnen izenean kobratuz 17,5 milioi euro irabazi zituen 2015ean"

Egile eskubideen marasma sarea modu ulerterrazean landu dute Ainara LeGardon musikariak (Bilbo, 1976) eta David García Aristegui jabetza intelektualean adituak (Madril, 1974) Consonnirekin argitaratu berri duten SGAE: el monopolio en decadencia (SGAE: monopolioaren dekadentzia) liburuan. “Gurpilaren” auziarekin lotuta SGAEko hemezortzi bazkide atxilotu berritan ekin diote aurkezpen birari. Kultur ekoizpen eta distribuzioak aldatzen ari diren garaiotan ezinbesteko ekarpena da... [+]


2017-06-21 | Xalba Ramirez
18 atxilotu SGAEko eta telebista kateetako iruzur batekin lotuta

SGAEren Madrileko egoitzan sartu da Espainiako polizia nazionala berriz ere, 18 pertsona atxilotu, 16 miaketa egin eta 20 informazio eskatze egin dituzte “gurpilaren eskandaluarekin” lotuta. SGAEko hainbat bazkidek eta telebistako kateek goizeko ordu txikietan jarritako musikagatik jaso dituzten milioika euro ikertzen ari dira. Tartean EITBko egoitzan izan da polizia informazioa eskatzen.


2017-03-10 | Stphane M. Grueso
Kopiatu madarikatuak!
MULTIMEDIA - dokumentala

Iraultza digitalak planteatzen duen erronka etiko eta moralari buruzko eztabaidan sakondu nahi du, egile baimenak eta lizentzia libreen ikuspegitik.

Iraupena: 58 minutu.
Zuzendari, gidoilari eta ekoizlea: Stéphane M. Grueso


Soundcloud pikutara joan daiteke (eta oraingoan ez da copyright kontuengatik)

Musika streaming bidez entzuteko erabiltzen den plataforma ezagunak bi iragarpen egin ditu: albiste on bat; bestea txarra, oso txarra.


Euskarazko lehen soinuak

Hurrengo lerroetan, fonografoaren sorreratik Lehenengo Mundu Gerrara bitarteko aldian Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo egindako euskarazko grabazioez eta euskal folklorearen grabazio musikalez jardungo dut; alegia, 1877tik 1917ra bitartekoez. Bidean desagertu diren grabazioak aipatu gabe utziko ditut, arreta gaur egun ditugunetan jarriz.


Grooveshark itxi dute... baina ez dute erabat itxi

Apirilaren amaieran itxi zen ofizialki Grooveshark online musika gunea. Berehala sortu dute atariaren kopia bat ordea.


2015-02-23 | Igor Agirre
No woman, no cry: Bob Marleyren irudia erabili duten markek familiari ordaindu beharko diote

Bob Marleyren irudiarekin kamisetak egiten zituzten hainbat markaren aurkako salaketa jarri zuten bere oinordekoek. Orain, arrazoia eman dio epaile batek kantari jamaikarraren familiari.


GEUK eta EKKI
Kulturaren ekosistema berrasmatzeko haziak

Zerbait mugitzen ari da. Iaz plazara irten ziren bi egitasmok –sortzaile ugari batu dituen GEUK plataforma eta egile eskubideak kudeatuko dituen EKKI agentzia– urrats berriak iragarri dituzte otsailean. Agenda diferenteak dauzkate, kezkak berriz, antzekoak: nola birformulatu sektore kulturala Euskal Herrian.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude