argia.eus
INPRIMATU
Aurrizki, artizki eta atzizkiak gai
  • Jon Urruxulegi ::Euskal sufijazioaren kutxa

    Txertoa

    orrialdeak ::192

    prezioa ::15€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Euskal sufijazioaren eremu zabala jorratu du Jon Urruxulegik Euskal sufijazioaren kutxa. Euskal aurrizki, artizki eta atzizkien adierazpena lanean. Euskara hizkuntza aglutinante edo eranskaria izanik hitzaren erroari aurrean, barnean edo bukaeran ezartzen zaizkion osagaiek duten garrantzia nabarmendu eta gero, aurrizkiei, artizkiei eta atzizkiei esker euskarak ahalmen endogeno nabarmena duela azaldu du neologismoak edo hitz berriak sortzeko, baita beste hizkuntzetatik maileguak jaso gabe behar berriei aurre egiteko ere. Oinarrizko lexiko gramatikalari –185 sarrera– eta deklinabideari eskainitako atalez gain, euskal jatorriko sufijazioa (740 osagai), sufijazio kultua (1.130 osagai), kimikako sufijazioa (48 osagai) eta jentilizioen sufijazioa (17 osagai) aztertu ditu Urruxulegik bere lanean.