Adierazpenak


2008ko uztailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igor Kaltzada soziologoak Berrian: "Eusko Ikaskuntzako euskal nortasunaren inguruko ikerketa batean aipatzen zen herrialde eta hizkuntz gutxiagotuak, beste edozein komunitate baino lehenago jarri direla blogosferaren lurralde birtualaren konkistan. Eta, noski, txostenak dioenez, euskal blogosferak, oso modu proaktiboan erreakzionatu omen du. Horren testigantza bezala euskararen beraren presentzia sarean. Ez al da mapa globalean, gure lurralde hori eraikitzeko modua. Bai, ziberespazioaz ari naiz, mundu birtualez, badakit. Baina... zein izan da, Obamak Hillary garaitzeko faktore erabakigarria? Ziberespazioa eta sareak oso modu egokian kudeatu izana".

 

Etsaiak taldeko kideek Entzun.com-en: "Euskal musikan iraultza txiki bat edo zerbait berritzailea behar dela iruditzen zaigu. Urte asko daramatzagu dinamika berdinean eta desgastea nabaria da. Ez dakit zer eta nondik etorriko den, baina 80ko hamarkadan bizi izan zen iraultza musikalaren antzeko zerbait beharko litzateke".

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.