Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin

  • 900 gramoko ordenagailu eramangarria da Ikastolen Elkartearen Ikasys proiektuko protagonista. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da eta badirudi haurrek gogoko dutela. Irakasle batzuekin ere izan gara, teknologia berriek dakartzaten aldaketek euren jardunean nola eragiten duten jakiteko.
Ikasys Orioko Herri Ikastolan
Ikasys Orioko Herri IkastolanBelai Irazabal
“Bizitza osoa idazten pasa dugu, eta aspertuta gaude jada. Ordenagailua askoz gehiago gustatzen zaigu”. Ignaciok esan digu hori, Orioko Herri Ikastolako ikasleak. Bederatzi urte ditu eta Ikasys proiektuan parte hartzen ari da, bere ikastolako beste zenbait haurrekin batera. Ingurunea-ko klasean dago, eta ordenagailu eramangarri txiki bat dauka mahai gainean. Baita gelako gainerako haurrek ere. Pantailatxoari serio-serio begiratzen diote guztiek. Bi irakasle mahaiz mahai dabiltza, sabairantz begiratzen duten hatz erakusle asko daudelako.

Ikasle bakoitzak ordenagailu bana

Ikasys proiektua proba fasean dago. Gipuzkoako hiru ikastolatan abiarazi dute: Orioko Herri Ikastolan, Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Oiartzungo Haurtzaron. 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin ari dira probak egiten, eta emaitzak positiboak badira, datorren ikasturtean beste hamabi ikastetxetan jarriko dute proiektua martxan. Haren helburua ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak egitea. Horretarako, bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiliko du klasean. Maite Gomez Ikasys proiektuaren koordinatzaileak azaldu digunez, fitxa, testu liburu eta lan koadernoekin zaila da laguntza pertsonalizatua ematea, ikasle ororen beharrei modu berean erantzuten dietelako, bakoitzaren gaitasun eta erritmoa kontuan hartu gabe.

Orioko Herri Ikastolako haurrek bost ikasgaietan erabiltzen dituzte ordenagailu txiki horiek: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea. Ikasgai bakoitzeko, astean ordu erdiz aritzen dira ordenagailuan. Marisa Aranburu bertako irakasle eta Lehen Hezkuntzako koordinatzailearen hitzetan ordenagailua denbora mugatuz erabiltzea ona da, ikastordu guztietan erabiltzeak ez lituzkeelako irakaskuntzaren erronka guztiak aseko: “Ikasysekin ezin da sorkuntza landu. Euskaran, adibidez, gramatika landu daiteke, baina ipuinen idazketa edota irakurketa ez”. Memorizazio eta trebatze ariketak lantzea da Ikasysen helburu nagusia. Galdera zuzenak egiten zaizkie ikasleei, eta hiruzpalau erantzun dituzte aukeran. Ingurunea-ko klaseetan bederen bat-bateko erantzunetan oinarritutako test itxurako formula hori errepikatzen da. Eta badirudi ikasleak gustura dabiltzala. “Bizitza osoa” paper artean pasa dute eta aparailu elektronikoek gehiago erakartzen dituzte.

Ikastetxean egon arren, ordenagailuak jolasekin, entretenimenduarekin lotzen dituztela esan digute euren irakasleek. Agian, erantzun egokia aukeratzen dutenean horregatik oihukatzen dute bideojokoetako “toma!” klasikoa, munstroa akabatu eta pantaila gainditu dutenaren seinale. Gainera, teklatuak esfortzu txikiagoa egitea eskatzen du: “Zaila da umeak liburuekin motibatzea; eroso bizitzera geroz eta ohituago daude, eta esfortzurik ez dute egin nahi”, adierazi digu Aranburuk.

Ignacioren alboan Eneko eta Paula esertzen dira. Liburuak erabiltzea baino, beraiek ere nahiago dute ordenagailuan aritzea. Aranbururen hitzetan, nabari da Playstation, Gameboy eta antzeko aparailuekin jolastera ohituak daudela. Dena den, liburuetatik hobeto ikasten dutela diote, gauzak errazago memorizatzen dituztela. Beharbada ez dira ohartzen “jolasean” dabiltzan bitartean ikasten ere ari direla.

Irakaslearen papera aldatuko al da?

Ane Villak hamar urte daramatza irakasle moduan. Amaitzear dagoen ikasturtean DBHko Teknologia zikloa ematen ari da Gasteizko Diocesanas ikastetxean. Ikasle helduagoak ditu, baina bat dator Gomez eta Aranbururekin: “Nabari da ikasleei tresna berriak interesatzen zaizkiela, baina irakasleak jokatzen duen papera oso garrantzitsua da. Gure garaian irakasle oso onak zeuden, eta horrelako baliabideen laguntzarik ez zuten arren, euren irakasgaiak erakargarriak izatea lortzen zuten”.

Ikasleek gogoko dute klasean –informatika gelaz kanpo– teknologia berriak erabiltzea. Baina irakasleak erronka berriei erantzuteko prest al daude? Ikasys proiektuak irakasleentzat abantaila handiak ekarriko dituela dio Maite Gomezek. Zuzenketak adibidez azkarrago egingo dituzte eta irabazitako denbora beste behar batzuei hobeto erantzuteko erabili ahal izango dute, ikasleek ariketak egitean izan ditzaketen galderei erantzuteko, esaterako.

Proiektuan parte hartzen ari diren irakasleak iritzi berekoak diren galdetu diogu, eta istorioak zurrunbilo handia sortu duela aitortu arren, oro har ez dutela trabarik jarri azaldu digu. Aranburuk, bestalde, proba fasean daudela nabarmendu du, eta oraindik goizegi dela ondorioak ateratzen hasteko. Berriro errepikatu du ordenagailuen eta liburuen arteko oreka lortzea dela gakoa. Gomezek ere argi du hori, eta teknologia berriak ez datozela liburuak ordezkatzera, elkarren osagarri direla baizik.

Ane Villaren ustez, teknologia berriak klasean geroz eta gehiago erabiltzen doazen neurrian, irakaslearen papera aldatu egin beharko litzateke, ikasleei euren kabuz baliatzen erakustea izango delako hezkuntzaren ardatz nagusietako bat. “Eta horretarako gure lana zeharo moldatu behar dugu”, dio konbentzituta: “Duela gutxi arte, ariketa bat ebazteko eskatzen zenienean, zalantzarik izanez gero irakasleari galdetzen zioten. Orain beraiei eskatzen diegu erantzunak bilatzeko”. Internet oso tresna baliagarria omen da horretarako. Ikasleek badakite teknologia berriek joko handia eman dezaketela, eta urteen poderioz geroz eta trebatuago doaz eskolara. “Irakasleak, ordea, ez daude prestatuta, ezta kontzientziatuta ere. Ordenagailuek lan egiteko modua errotik aldatzea eskatuko dute. Badirudi irakasle batzuk beldur direla, ikasleek beraiek baino gehiago jakin dezaketela ikusten dutelako. Bereziki 50 urtetik gorako irakasleen kasuan antzematen da hori. Ez dute aurrera egin nahi. Ulergarria da, baina aldaketetara egokitzen ez badira, majo sufrituko dute datozen urteetan”. Ane Villaren hitzak dira horiek.
b-ikaskuntza
Interneten bitartez, ikaskuntza sistema mota berriak erabil daitezke, hala nola e-ikaskuntza (ikaskuntza elektronikoa, electronic learning) eta b-ikaskuntza (ikaskuntza mistoa, blended learning) izenekoak. Ikasys proiektua bigarren multzoan kokatzen da, ikasteko modu klasikoa eta elektronikoa uztartzen dituelako.

Ikasys ordenagailuaren ezaugarriak

Asus konpainiaren EeePc modeloa.
  • 7 hazbeteko pantaila.
  • Linux edo Windows XP sistema operatiboak.
  • 512 MB-eko DDR memoria.
  • Datuak gordetzeko 4 GB-eko flash memoria.
  • Pisua: 920 gramo.
  • Prezioa: 300 euro.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude