argia.eus
INPRIMATU
Bruno Oteizaren sukalde errezeta besteak ez bezalakoak
  • Bruno Oteiza ::Cocina con Bruno Oteiza

    Bainet

    orrialdeak ::200

    prezioa ::22.95€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Cocina con Bruno Oteiza
Cocina con Bruno Oteiza
Gaztea izan arren, herrialde askotan lan egina da gaur egun Mexikon jatetxea duen Bruno Oteiza sukaldaria. Eta lekuan lekuko sukaldaritzak irakats diezaiokeena ikasteko prest dagoen gizona denez, bere sukaldaritzan osagai horiek gehitzen ahalegindu da. Bainet argitaletxeak kaleratutako Cocina con Bruno Oteiza liburuan, sukaldariak bere garaian telebistan eskaini zituen errezetak bildu dituzte. Bereziak dira, baina etxean egin daitezke guztiak, bai piperrez lagundutako odolki kroketak, baita babarrun saldarekin gozatutako urdai karamelatua ere; eta txapelaz hornitutako kuiatxo beteak, txanpinoi apartak, indabez lagundutako zerri belarriak, izokinez egindako hainbat plater, edota pikilo piperrez osatutako bakailaoa pil-pilean.